Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎top: clean up using AWB
3. lerroa:
[[1982]]an sortu zuten irabazasmorik gabeko ikerketa-zentro gisa, eta egiteko nagusi hau du: enpresekin kontratatutako ikerketa aplikatuko lanak eta garapen industrialekoak aurrera ateratzea.
 
CEITen zertarakoa da industriari zerbitzuak ematea, arlo industrialeko lehiakortasuna hobetze aldera, eta, horretarako, ikerketako proiektuen garapena eta doktoregoko ikasleen sistema produktibora bideratutako formazioa baliatzen ditu.
 
Fundatu zutenetik, ikerketa aplikatura dedikatu da bereziki, dela industriak kontratatuta, dela administrazio autonomikoek, erregionalak, estatalak edo europarrak finantzatuta. Gaur egun, hiru departamentu dauzka: materialak, mekanika aplikatua eta elektronika eta komunikazioa; eta, horrez gainera, I+G arloko bi unitate: mikroelektrizitatekoa eta ingurumeneko ingeniaritzakoa.
 
Harreman handia dauka Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolarekin, eta hainbat proiektu gauzatzen dituzte elkarrekin. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dauka egoitza, eta 130 bat lagun enplegatzen ditu.