«Francisco Tomás y Valiente»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎top: clean up using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎top: clean up using AWB)
[[Fitxategi:Francisco Tomas Valiente.jpg|thumb|alt=|Francisco Tomás y Valienteren izena duen etorbidea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan]]
 
'''Francisco Tomás y Valiente''' ([[Valentzia]], [[1932]] - [[Madril]], [[1996]]) espainiar legelaria izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Valentzia eta Madrileko [[Zuzenbide]] fakultateetako irakasle laguntzaile izan zen, [[1956]]tik [[1963]]ra. [[1964]]an Zuzenbide Historiako Katedra lortu zuen, La Lagunako Unibertsitatean, [[Tenerife]]n. Hurrengo urtean [[Salamanca]]ra aldatu zen, eta hamasei urtez aritu zen han. Jarduera politiko biziko urteak izan zituen, eta katedra galtzeko zorian izan zen, unibertsitatearen autonomiaren aldeko idazki bat izenpetzeagatik. [[1979]]an Madrila aldatu zen, [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa|Madrilgo Unibertsitate Autonomoko]] katedradun gisa. [[Espainiako Konstituzio Auzitegia|Espainiako Auzitegi Konstituzionala]] sortu zeneko lehen kideetako bat izan zen, eta lehendakari [[1986]]ko martxoaz geroztik. [[1989]]an Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aho batez, lehendakari hautatu zuen berriro, eta [[1992]]an Miguel Rodríguez Piñeirok hartu zuen haren lekua.
 
Berrogeitik gora lan idatzi zituen aldizkari eta talde-liburuetan. Lanik aipagarrienak: ''El derecho penal en la monarquía absoluta'' ([[1969]], ''Monarkia absolutuaren zuzenbide penala''); ''El marco político de la desamortización en España'' ([[1983]], ''Desmortiazioaren marko politikoa Espainian''); ''Manual de Historia del Derecho español'' ([[1986]], ''Espainiako Zuzenbidearen Historia Eskuliburua'').
 
[[1996]]an hil zuen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kide batek Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide fakultatean.