t
clean up using AWB
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.84.108.19 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Akela wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
t clean up using AWB |
||
39. lerroa:
* [[Ana Austriakoa (1549-1580)|Ana Austriakoa]] ([[1570]]-[[1580]])
| semeak =
| senideak = [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] (aita)<
| egoitza =
| erlijioa = [[Katolizismo]]a
47. lerroa:
'''Filipe II.a Gaztelakoa''' edo '''Filipe I.a Aragoikoa eta Portugalgoa''' ([[Valladolid]], [[Espainia]], [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]a - [[El Escorial]], [[1598]]) [[1556]]-[[1598]] bitartean Espainiako erregea eta [[1580]]-1598 bitartean [[Portugal]]go erregea izan zen. Horrez gainera, [[Maria I.a Ingalaterrakoa]]rekin ezkondurik egon zen urteetan ([[1554]]-[[1558]]), Ingalaterra eta Irlandako errege ezkontidea izan zen.
Bere garaian izugarri zabaldu zen [[Espainiar Inperioa]] ([[Amerika]], haren omenez izendatutako [[Filipinak|Filipinetako uharteak]]) eta [[1580]]. urtean Portugalgo erreinuaz eta inperioaz jabetu zen Espainiako koroa. Maila handiko aholkulariz eta militarrez inguratua egon zen beti ([[Fernando Álvarez de Toledo|Albako dukea]], [[Antoine Perrenot de Granvelle|Granvelle]], Alexandro Farnese, [[Joan Austriakoa]]…), baina ez zen batere trebea izan administrazioan eta barne politikan. Ameriketan pilaturiko urre guztiagatik ere, lur jota utzi zuen Espainiako ekonomia. Bestalde, erlijioan ezarri zituen lege zorrotzak oso ondorio txarrak ekarri zizkion Espainiako erresumari, Filipe II.aren garaian [[Espainiako Urrezko Mendea]] izeneko aroa hasi zen arren.
Filipe II.ren erregealdiak oso iritzi kontrajarriak sortu ditu. Espainiarrek ''errege zuhurra'' izendatu zuten bitartean, [[erreforma protestantea|protestanteentzat]] ''hegoaldeko deabrua'' (''dæmon meridianus'') eta tiranorik ankerrena zen<ref name=caten>Godefroid KURTH: [http://en.wikisource.org/wiki/Catholic_Encyclopedia_%281913%29/Philip_II Philip II] Catholic Encyclopedia (1913)</ref>. Berarekin hasi zen [[Espainiar elezahar beltza]].
54. lerroa:
Filipe II.a Gaztelakoa [[Valladolid]]en jaio zen, [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea eta Elisabet Portugalgoa guraso zituela. Baina, Armada Inperialak egindako [[Erromako arpilatzea]]ren berria iritsi zenean, jaiotzaren ospakizunak bat-batean amaitu ziren. Karlos I.ak doluzko arropa jantzi zuen eta zaldun gudu zein justak bertan behera gelditu ziren. Amak hartu zuen printzearen heziketaren ardura. [[1534]]an Juan Martínez Siliceo umearen tutore izendatu zuten, ''"irakurtzen eta idazten irakats ziezaion"''. Siliceoz gain, [[Pedro Ciruelo]] matematikaria, [[Juan Ginés de Sepúlveda]] humanista eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] errektore [[Fernán Pérez de Oliva]], Juan de Zuñigarekin batera, Filiperen hezitzaileak izan ziren. [[Henry Kamen]]en arabera: ''"Printzea ez zen ikasle bikaina, ezta ereduzkoa ere. Latina hala-hola erabiltzen zuen, bere estilo literarioa, onenean ere, erdipurdikoa zen, eta bere kaligrafia eskasa. Asmo horretan hezi zuten arren, ez zen humanista izatera iritsi"''<ref name=arth>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/5595.htm Felipe II] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
[[1539]]an ama hil zitzaion. Urte berean, aita [[Gante]]ra joan zenean, erresumako erregeorde bilakatu zen. 12 urte besterik ez zuenez gero, [[Juan Pardo de Tavera|Tavera kardenala]] buru zuen Erregeordetza Kontseiluaren laguntza izan zuen.
[[1543]]ko [[azaroaren 15]]ean aurrenekoz ezkondu zen. Andregaia bere lehengusina, [[María Manuela Portugalgoa]] izan zen. Ezkontzak urte eta erdi baino ez zuen iraun, emaztea [[Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea)|Karlos]] infantearen erditzearen ondoren (1545eko uztailak 12) hil baitzen. [[1554]]ko [[uztailaren 25]]ean bigarren aldiz ezkondu zen, [[Londres]]en, [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] Ingalaterrako erreginarekin, Karlos I.ak Espainia eta Ingalaterraren arteko ituna nahi zuelako. Aitarengandik Napoliko errege eta Milango duke tituluak jaso zituen eta aldi luze batez Ingalaterran bizi izan zen<ref name=arth/>.
== Tronuratzea ==
Estatu arazoak zirela eta, Ingalaterratik [[Flandriako konderria|Flandesera]] joan zen. Han, [[1555]]eko [[urriaren 25]]ean, aitak Herbeheretako printze subirano eta Borgoinako konde izendatu zuen. [[1556]]. urtean, berriz, Espainiako errege bihurtu zen, Karlos I.ak agintea utzi eta gero. [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]], aldiz, Carlosen anaia [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernandok]] jaso zuen. [[1557]]ko martxoan Ingalaterrara itzuli zen, eta hilabete batzuk emaztearen ondoan igaro zituen. Uztailean [[Flandria|Flandesera]] itzuli eta [[Saint-Quentingo gudua|Saint-Quentinen]] bere erregealdiko garaipen militar handienetako bat erdietsi zuen<ref name=arth/>.
Maria Tudor, baina, [[1558]]ko azaroan hil zen, hainbeste desira zuten oinordekoa eduki gabe. Ondoren, Filipe [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]rekin ezkontzen saiatu zen, baina alferrik, eta aurrerantzean Ingalaterrako [[Anglikanismo|protestanteak]] izan zituen arerio.
73. lerroa:
| style="text-align: left;" | Felipe II.aren Pragmatika, Aranjuezen agindua, 1559-11-22. Egokitua.
|}
Erlijio katolikoa Espainiako Inperioko lurralde guztietan babestu eta zabaltzea izan zen Filipe II.aren politikaren helburu nagusietako bat. Horretarako [[Espainiar Inkisizioa|Inkisizioa]] indartu eta dogma katolikotik kanpo zeuden erlijio eta jokaera guztiak zapaldu zituen.
Izan zuen lehen liskarra [[Alpujarretako altxamendua]] izan zen. [[Morisko]]en integrazioa zaila zenez gero, [[1567]]an beren [[Islam|erlijioari]], [[arabiera|hizkuntzari]] eta ohiturei uko egitera behartzen zituen dekretua eman zen (1567ko berrespen pragmatikoa). Horri erantzunez, [[1568]]ko [[eguberria|eguberrietan]] Granada eta Almeriako moriskoak matxinatu ziren. [[Alpujarra|Alpujarretan]] tropa kristauei aurre egin zieten, baina [[1570]]ean [[Flandria|Flandestik]] iritsitako erregimentuek, [[Joan Austriakoa]] buru zutenek, altxamendua zapaldu zuten<ref>Federico ORTEGA: [http://www.lasalpujarras.org/moriscos/index.htm La guerra de los moriscos en las Alpujarras] Lasalpujarras.org</ref>.
80. lerroa:
== Kanpo politika ==
Filipe II.aren kanpo politikak bi aldi izan zituen: lehenengoa oso laburra izan zen ([[1556]]-[[1560]]), baina nahikoa [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.ak]] konpondu gabe utzi zituen arazoak arrakastaz konpontzeko. Bigarren aldian ([[1560]] urtetik aurrera), Filiperen politikak bi ardatz izan zituen: [[Mediterraneoa]] bata eta [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoa]] bestea. Lehenengo hamar urteetan Mediterraneo itsasoa izan zen Filiperen politikaren muina, baina [[Lepantoko gudua|Lepantoko]] garaipenaren ondoren eta, bereziki, Portugalgo Inperioa bereganatu ondoren, Atlantikoa eta Atlantikoko boterea izan ziren Filiperen politikaren erdigunea.
=== Frantzia ===
101. lerroa:
Egoera horretan, Filipe II.ak Gorteko alderdi bakezaleari kasu egin eta Albako dukearen ordez, [[Luis de Requesens]] jarri zuen gobernari. Requesensen gobernua eta haren ondorengo [[Joan Austriakoa]]rena gobernu bakezaleak izan ziren. Hala ere, erregeak erlijioari zegokionez ez zuenez amore ematen, arazo endemiko bihurtu zen hura. Nazionalismoak, bestalde, erabat korapilatu zuen egoera, bereziki [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]n.
Joan Austriakoa hil zenean, Filipek [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farnese]] jarri zuen Herbehereetan buru. Alexandro oso diplomatiko ona zen, eta jeneral handia. Hark izan zituen garaipen militarrek ia konpondu zuten arazoa ([[1585]]ean Anberes menderatu zuen). Alexandro gaur egungo [[Belgika]]ren sortzailetzat hartzen da. Baina lorpen haiek ez zuten behar adina arreta izan, Filipe II.ak [[Ingalaterra]] menderatzeko zuen proiektua eta [[Frantzia]]rekin izan zituen gatazkak zirela eta.
[[1593]]an, Farnese hil ondoren, Herbehereetako arazoa konponezina zen. Horregatik, Filipe II.ak, hil aurretik, uko egin zien herrialde haiei eta bere alaba [[Elisabet Klara Eugenia Austriakoa|Elisabet Klara Eugenia]]ri utzi zizkion. Elisabet Alberto artxidukearekin ezkondu zen. Filipek itxaropena zuen errege-erregina berriek mendekoen begirunea izango zutela eta dinastia burujabe bat sortuko zutela, Espainiarekin ahaidetasun loturak izango zituena. Hala ere, klausula baten arabera, ondorengotzarik ez bazen, Espainiako erregearengana itzuliko ziren Herbehereak.
111. lerroa:
[[Fitxategi:Vroom Hendrick Cornelisz Battle between England and Spain 1601.jpg|thumb|right|300px|<small>Espainia eta Ingalaterrako itsas armaden arteko gudua (1588ko abuztuaren 7a). [[Hendrick Cornelisz Vroom]]en margolana</small>.]]
[[1583]]. urteaz gero, Filipe II.aren gogoan gero eta indar handiagoa zuen [[Álvaro de Bazán]], Santa Cruzeko markesarengandik, hartutako desira batek, alegia, Ingalaterra indarrez hartzeko asmoak. Izan ere, era horretan, frantziar eta herbeheretar protestanteei han zuten euskarria kenduko baitzien, eta harrapakeriaren gunea ezeztatuko baitzuen. Álvaro de Bazánen lehenengo asmoa itsas armada zuzenean Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo hura aldatu egin zen: [[Lisboa]]tik irtengo zen ontzidia Herbehereetara joango zen lehenbizi, eta han [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farneseren]] gudarostea ontziratuko.
[[1588]]ko uztailean Espainiako gudarostea ([[Itsas Armada Garaiezina|Armada Garaiezina]]) Espainiatik irten eta Herbehereetara abiatu zen. [[Mantxako kanala|Mantxako kanalean]] ingeles ontzidia topatu zuen eta hainbat borrokaldi izan zituzten. Ekaitzak eta kontrako haizeak zirela eta, Espainiako Gudarostea ezin itzul zitekeen itsasartera, eta azkenean, Ingalaterra eta Irlanda inguruko bidaia neketsua egin behar izan zuen. Bidaia hartan, itsasgizon asko hil ziren eta itsasontzi asko hondatu. Urte hartako irailean Espainiara itzuli zen ontzidia bere asmoak huts eginda.
119. lerroa:
Portugalgo erresumaren anexioa Filipe II.aren atzerri politikako lorpen handiena izan zen. [[Sebastian I.a Portugalgoa]] [[1578]]ko [[abuztuaren 4]]an hil zen, [[Ksar el-Kebirko gudua]]n ([[Larache]]tik hurbil). Haren ondorengoa [[Henrike I.a Portugalgoa|Henrike kardinala]] (Henrike I.a) izan zen. Henrikeren erregealdian Filipe II.a ([[Elisabet Portugalgoa]]ren semea baitzen), [[Antonio I.a Portugalgoa|Antonio, Cratoko priorea]] eta [[Katalina Braganzakoa]] Portugalgo erregegai bilakatu ziren. Aristokrazia espainarraren aldekoa zen eta herri xeheak, berriz, Cratoko priorea nahiago zuen<ref name=atenea>Fernando DE LA GUARDIA SALVETTI:[http://www.revistatenea.es/revistaatenea/revista/WebA/portadas/Articulo2_37.pdf La unión de dos imperios: Portugal y España] Revistatenea.es</ref>.
Henrike I.a [[1580]]ko urtarrilean hil zen. Felipe II.a Portugal inbaditzera deliberatu zen, baina egun batzuk lehenago, ekainaren 20an, Cratoko prioreak bere burua errege ([[Antonio I.a Portugalgoa]]) izendatu zuen [[Santarém|Santaremen]]. Filipek, [[Fernando Álvarez de Toledo]], Albako dukea, buru zuen 26.000 laguneko armada bat igorri zuen haren aurka. Espainiar tropak [[Alcantarako gudua]]n (1580ko abuztuan) garaipen erabakigarria izan zuten. [[Lisboa]] hartzeko, Albako dukeak [[Álvaro de Bazán]] buru zuen itsas armadaren laguntza izan zuen. Antonioren aldekoek [[Azoreak|Azoreetara]] ihes egin zuten eta, [[1583]] arte, espainiarrei aurre egin zieten<ref name=atenea/>.
Lisboa hartu eta gero, 1581ko apirilaren 15ean [[Tomar]]ren batzartutako Portugalgo gorteek Filipe Portugalgo errege izendatu zuten, ''Filipe I.a Portugalgoa'' izenarekin. Beti ere, Filipek Madrildik erreinatu zuen, Fernando Álvarez de Toledo Portugalgo konestable eta erregeorde izendatuta<ref name=atenea/>.
168. lerroa:
{{Asturiasko printzeak}}
{{bizialdia|1527ko|1598ko|Filipe 02 Espainiakoa}}
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Ingalaterrako errege-erregina ezkontideak]]
|