El Papus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ezaugarriak: Barne lotura zuzenketa: emigrazio
t clean up using AWB
28. lerroa:
}}
 
'''''El Papus''''' umorezko aldizkari espainiarra zen. '''''Revista satírica y neurasténica''''' azpitituluaz (Aldizkari satiriko eta neurastenikoa), astekari bezala [[1973]]ko urriaren 20tik [[1986]] arte. Aldizkariaren sortzailea [[Xavier de Echarri Moltó]] izan zen eta hasieran [[Elf ediciones]] argitaletxeak kaleratu zuen; 45.zenbakitik ardura hori [[Ediciones Amaika]]k hartu zuen. Bere umorea nahiko gogorra eta konprometitua zen eta horregatik mehatxu eta itxiera asko pairatu zituen. Lster [[kontrakultura]]ren ikonoa bihurtu zen.<ref>http://www.rtve.es/television/documentales/el-papus-anatomia-de-un-atentado/</ref> [[1977]]ko irailaren 20an [[Triple A]] (Alianza Apostólica Anticomunista) eskuinmuturreko talde armatuak aldizkariaren egoitzara lehergailu bat bidali zuen; ondorioz [[Joan Peñalver]] atezaina hil zuten eta 17 pertsona zaurituta gelditu ziren.<ref name="ciberniz.com">http://www.ciberniz.com/papus.htm</ref> Atentatuaren hurrengo egunean Bartzelonako prentsa guztiak greba egin zuen.<ref>http://www.rtve.es/mediateca/fotos/20110218/atentado-papus-asi-conto-prensa/68459.shtml</ref>
 
== Ezaugarriak ==
El Papus oso aldizkari kritikoa zen: gobernua, [[matxismo]]a, [[frankismo|frankistak]], [[puritanismo]]a, [[armada|ejerzitoa]]... hedabidearen kritiken helburuak izaten ziren. Askotan aldizkaria gai monografiko baten inguruan antolatzen zen, esaterako, [[publizitate]]a, [[emakumearen eskubideak]], [[emigrazio]]a, [[kutsadura]]. Estetikoki oso irudi informala zekarren, marrazki itxura ez oso landuaz eta itsusiak, "[[feismo]]" barruan. Hizkuntza lotsagabea eta zuzena beste ezaugarri bat zen.
 
Aldizkari kopuruen aldetik hasierako tiradak 115.000 inguruko alekoak ziren. 1976ko martxoan 400.000 zabaldu zituen. Data horretatik aurrera maldan-beherako prozesua hasi zuen. [[OJD]] arabera, hala ere, 1978-1979 urtetan 62.000 ale kaleratzen zituen.<ref>http://www. name="ciberniz.com"/papus.htm</ref>
 
== Kronologia ==