Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
10. lerroa:
}}
'''Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea''' [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea]]ren zerbitzu espezializatua da, haur liburugintzari buruzko dokumentu funtsak bildu, gorde eta ikertzaile eta beste erabiltzaileen esku jartzen dituena.
Udaleko [[Donostia Kultura]] sailak sustatu eta kudeatzen du.
 
Euskal Herrian haur literaturari buruzko dokumentazio zentro bakarra da. 1994an inauguratu eta Donostiako Parte Zaharreko [[Fermin Kalbeton kalea|Fermin Kalbeton kaleko]] 25 zenbakiko eraikinean du egoitza. '''Donostiako Haur Liburutegi Nagusia''' ere han dago.
 
== Historia ==
[[File:HLN HLD Asun Balzola Dohaintza.JPG|thumb|[[Asun Balzola]] (1942-2006) idazle eta irudigilearen dohaintza.]]
Ofizialki 1994 inauguratu arren, [[Concha Chaos]] liburuzainak urteetan Donostian haur liburutegiak bultzatzeko egin zuen ahaleginari zor zaio; hain zuzen, 1961ean sortu zen Donostiako Haur Liburutegia Nagusia; '''dokumentaziogunea''' ere bere ekimenez sortu zen eta eta bertako zuzendari izan zen 2007an erretiratu zen arte.
2007an Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen egindako lana eskertzeko.
 
2007tik aurrera Elena Oregi izan da dokumentazioguneko zuzendaria. [[Donostia Kultura]]ko liburutegien sarean dago.
28. lerroa:
[[2015]]. urtean Haur Liburutegiaren bilduma 41.611 dokumentuk osatzen dute, hainbat euskarritan eskuragarri. Horietatik egungo haur literatura eta baliabideak 28.110 dira eta 13.501 dokumentu Haur Liburuaren Dokumentaziogunean (bilduma historikoan 10.827 ale, erreferentzia gelako bilduma 2.312 ale eta ''GuraSOS'' bilduma, gurasoei zuzendutako zerbitzua kontutan izanik, 362 ale). Aipagarriak dira ere hemerotekako aleak 33 aldizkako argitalpenekin, horietatik 9 digitalak.
 
Azpimarratzekoa da '''Haur eta Gazte Literatura Aldizkarien izenburuak''' 1906tik hona.
 
2007an [[Asun Balzola]] '''egileren eta ilustratzailearen dohaintza''' jaso zen, 1942tik 2007ra arteko dokumentuak biltzen dituena, eta kokapen propio batean jarri zen. Funts horretan bere lan originalak (1200 ilustrazio) eta bere artxibo eta liburutegi pertsonalaren dokumentazio ugari daude.
 
Eskaintza dokumentala helburu integrala lortu nahi du, beraz '''haur literatura historikoa eta modernoa''' zaintzen saiatzen da. Hala, euskaraz argitaratzen den dena erosten da eta gazteleraz argitaratuen artean nabarmenenak.
 
Aipatzekoak dira:
 
''Irakurketa Erraza'' bilduma : behar bereziak dituen publikoarentzat.
90. lerroa:
{{commonskat|Children's Literature Documentation Center and Children's Central Library of Donostia-San Sebastián}}
* [http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=69&id=27474&Itemid=129&lang=eu Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]
 
 
 
{{Koord|43|19|23.3|N|1|59|05.9|W|display=title}}
 
 
{{Kultura instituzionala Donostian}}