Diario de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
35. lerroa:
1903an, 57 bazkide sortzaile izan zituen.<ref>{{Cite book|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> Hasieran, balio kontserbadoreen, foruen eta euskalduntasunaren aldeko jarrera izan zuen, euskal hezkuntza ere bultzatuz, 1907an Iruñeko Dormitaleria kalean irekitako euskara ikasteko akademia txalotuz eta "gure hizkuntza zaharra" berreskuratzera deituz.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39-40. or.</ref> Horretan bat egiten zuen ere [[Raimundo García García|Raimundo Garcia ''Garcilaso'']] ''Diario de Navarra''ren geroko zuzendariak 1907an. Pixkanaka linea editoriala aldatuz joan zen, baina horrek ez zizkion irakurleak kendu. Hurrengo hamarkadetan, Nafarroa Garaiko kazeta ahaltsuena bihurtu zen. Kalitate grafikoa hobea zuen egunkari lehiakideek baino eta 1936rako 15.000 ale ateratzen zituen (eguneko), Nafarroa Garaiko kazeta salduena, bakarrik ''La Verdad'' parrokiako berripaperaren atzetik.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |location=Tafalla |orrialdea=117|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= |hizkuntza = es}}</ref>
 
Egunkariaren bokazioa beti izan zen gizarte-ordena ezarria arriskutik defendatzeko Nafarroa Garaiko eskuindarrak bateratzea. Sortzaileek ondorengo joerekin zituzten loturak: [[Alderdi Liberal-Kontserbadorea|Alderdi Kontserbadorea]], ''[[Antonio Maura|mauristak]]'' eta ''[[Juan Vázquez de Mella|mellistak]]'', [[Integrismo|integristak]], [[Unión Navarra]], [[Renovación Española]] totalitarioa, beste eskuindar kolaboratzaileen partaidetzaz ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 97. or.</ref> Egunkariak lotura estua izan zuen orduko botere zirkuluekin; izan ere, joera politiko jakin bat baino, Nafarroa Garaiko elite ekonomikoen bilgune izatea zuen bereizgarri egunkariak.<ref>Oligarkia horretan biltzen dira El Irati SA, La Vasconia, La Compañía Navarra de Abonos Químicos, Crédito Navarro, La Vasco-Navarra de Seguros, etab.; ikus Dronda, Javier (2013), 97-98. or.</ref> [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean (1923-1930), beste egunkari askok ez bezala, ez zuen zentsurarik pairatu.<ref>Dronda, Javier (2013), 124. or.</ref> Noizbait 20ko hamarkadan Elizako hierarkiarekin desadostasunik izan arren, luze gabe konpondu ziren [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. Errepublika]]<nowiki/>ren garaian, eta egunkariak Elizaren interesak defendatu zituen.<ref>Dronda, Javier (2013), 116-117. or.</ref> Garai honetan, katolizismoaren kontrako [[Konspirazio|konspirazio judu]] eta [[Liberalismo|liberala]]<nowiki/>ren teoriak elikatu zituen, eta iraultzaren kontrako posizio garbia hartu, baita nazioartean [[Hirugarren Reicha|Alemania nazia]]<nowiki/>ren eta [[Faxismo|Italia faxista]]<nowiki/>ren aldeko jarrerak ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 121-123. or.</ref>
 
II. Errepublikaren hasieratik, ''Diario de Navarra''k, benetako botere bihurtuta, ez zuen begi onez ikusi [[Manuel Azaña|Azaña]] espainiar moderatuaren joera errepublikazalea, 1931an ''Garcilaso'' egunkariko zuzendariak azaldutako konspirazio komunista eteteko eta errepublika indarrez kentzeko ideiak agerian utzi zuen bezala.<ref>Dronda, Javier (2013), 378. or.</ref> Egunkaria 1936ko errepublikaren kontrako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren erdigunean kokatu zen Nafarroa Garaian, ''Garcilaso'' egunkari-zuzendariaren eta [[Tomás Domínguez Arévalo|Rodeznoko kondea]]<nowiki/>ren bitartez, [[Comunión Tradicionalista|karlistek]] eta [[Emilio Mola|Mola jenerala]]<nowiki/>ren konspirazio militarrak elkar hartu zutenean.<ref>Dronda, Javier (2013), 380. or.</ref>
45. lerroa:
Egitura nahiko konplexua du, bitan zatitua: DN Sozietate Anonimo Unipertsonala eta La Información SA. Batak bestea fiskalizatzen du. [[Patxi Zabaleta]]k dioenez, garestiagoa da egitura hori, baina kontrol hobea ematen omen die egunkariaren betiko jabe familiei: Arraiza, Sagues, Gonzalez Tablas, Bañon, Irujo eta Uranga. [[Miguel Izu]] irakaslearen aburuz, sistema bitxi baten bitartez, egunkariko akzioak ezin zaizkio edonori saldu eta, hartara, segurtatu egiten da horiek familien zirkulu txiki baten barruan jarraitu ahal izatea. Egun, 800dik gora bazkidek kontrolatzen dute egunkaria.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 124-126. or.</ref>
 
Aro digitala etortzearekin batera, ahaleginak egin dituzte eguneratzeko, baina hainbat adituk zenbait huts nabarmendu dituzte berritzeko saio horretan, diseinuak ere tartean.<ref name="Senar, Joxerra 2016">Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 126-127. or.</ref> 2014an, enpresako lan giroa mikaztu egin zen murrizketak direla eta (soldata erdira jaistea, besteak beste), baita langile mobilizazioak eragin ere.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/2320/028/002/2014-05-16/betiko_lana_erdiagatik.htm|izenburua=Betiko lana, erdiagatik|egunkaria=Berria|data=2014-05-16}}</ref> Erronka berrien aurrean eta egunkari barruko eztabaidetatik ''Navarra.com'' bitarteko digitala sortu zen.<ref> name="Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 126-127. or.<"/ref>
 
== Ideologia ==