Coruña: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
38. lerroa:
[[Fitxategi:A coruna puerto deportivo.jpg|thumb|left|250px|Coruñako portua]]
 
36,8  km²-ko lur-eremua betetzen du udalerriak eta 243.349 biztanle ditu (2005eko datuak), gune metropolitar osoan 396.015 biztanle bizi direlarik. [[Galizia]]ko eskualde urbanorik handiena da, [[Vigo]]ren ostean, beti ere. Biztanle-dentsitatea erkidegoko altuena da (6.600 Hab/km²). Azkenengo urteotan biztanleria-mugimendu handiak gauzatu dira hirian, lurzoruaren prezioak gora egitean hainbat eta hainbat biztanle ondoko herrietara mugitu baitira. Joera bera gertatu da industriarekin.
 
Hirugarren sektorea (zerbitzuak) da nagusiena hirian, inguru osoko gune ekonomiko eta kulturala baita. Bere eragina ez da soilik gune metropolitarrera mugatzen, [[Galizia]] osora baizik.
180. lerroa:
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian, hiriaren hazkuntza ekonomiko eta politikoak aurrera egin zuen, eta 1936ko autonomia-estatutuaren arabera Coruña [[Galizia]]ko hiriburu bihurtu zen.
 
[[Gerra zibil|Gerra Zibilan]], hiriak bando errepublikarra alde batera utzi eta [[Francisco Franco]] jeneralaren alde kokatu zen. Leialtasun honi esker, Francok [[findegi]] bat eraiki, portua indartu eta [[aireportu]] bat eraiki zituen 1953an.
 
[[Frankismo]]aren garaian, hiriak bere historia osoko alkaterik hoberenetarikoa izan zuen, [[Alfonso Molina]], hiriaren sarrerako bide nagusia eraiki zuena eta gaur egunean bere izena daramana. Beste coruñar garrantzitsu bat, [[Pedro Barrié de la Maza]], Coruñako hainbat enpresatako presidente bihurtu zen, [[Banco Pastor]] edo [[Unión Fenosa]], esaterako. Arrakasta handia lortu zuten aipatutako enpresek bere zuzendaritzapean.