Bilboko Nazioarteko Erakustazoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: clean up using AWB
40. lerroa:
Urte horretan, erakustazokak ospatzeko eraikin propio bat sortzeko nahia jaio zen, alde batetik hainbeste bisitari jasotzen zituen ekimenentzako institutua txiki gelditzen hasia zelako, eta bestetik erakustazokak ospatzeko behin-behineko egiturak eraiki eta eraitsi behar izaten zelako. Hala, urte horretan azkeneko erakustazoka egin zen, eraikin berri bat sortzen zen bitartean.
 
[[50eko hamarkada]]n [[Bilboko Udala]], [[Bilboko Merkataritza Ganbera]] eta [[Bizkaiko Foru Aldundia]]k partzuergo bat sortu zuten erakustazoka batentzako eraikina sustatzeko. Bi pabilioi sortu ziren, industria pisutsu eta industria arinerako, eta [[1957]]ko [[abuztuaren 11]]n Bilboko VIII. Erakustazoka inauguratu zen.
 
Eraikinaren erakusketa azalerak 60.000 metro koadro zituen eta 354 milioi pezetako inbertsioa suposatu zuen. Urteak igaro ahala handitzen joan zen, hasiera batean beste bi pabilioi eraikiz.
46. lerroa:
[[1966]]. urtean nazioarteko erakustazoka aitorpena jaso zuen.
 
[[1981]]ean gauzatutako handipenak aurreko eraikinak batu zituen, eta guztira Bilboko Nazioarteko Erakustazoka 8 pabilioiz hornitu zen.
 
[[1992]]an azken gehikuntza eraiki zen, [[Bami eraikina]], non 7. eta 8. pabilioiak ezarri baitziren.