Aurora Redondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak, +argazkia
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Auror Redondo2.JPG|220px|thumbnail|eskuinera|Aurora Redondo 1930 inguruan.]]
 
'''Aurora Redondo Pérez''' ([[Bartzelona]], [[1900]]eko [[urtarrilaren 1]]a - [[El Escorial]], [[Madril]], [[1996]]ko [[uztailaren 9]]a) espainiar antzezlea izan zen. Umetan Madrila joan zen familiarekin bizitzera, eta han igaro zuen bere bizitzaren eta karreraren zati nagusia. Haurretan hasi zen antzezten. Gaztetan obra dramatikoetan eta zinema mutuko zenbait filmetan parte hartu zuen.
 
1926an [[Valeriano León]] antzezlearekin ezkondu zen eta, bikote [[komiko]] gisa, [[Álvarez Quintero]], Arniches, [[Muñoz Seca]] edota [[Jacinto Benavente]]ren lanak antzeztuz ibili ziren denboraldi batez. [[Espainiako Gerra Zibila]] piztu zenean Argentinara joan ziren, eta [[Lola Membrives]]en konpainiarentzat lan egin zuten. Espainiara itzulitakoan, konpainia bat sortu zuten, ''Aurora Redondo-Valeriano León'', ospe handikoa gerra ondoko espainiar antzerkian. Senarra hil ondoren (1955), zineman, irratian eta telebista-sailetan parte hartu zuen ''Anillos de oro''; ''Histories a cara i creu''; ''Cañas y barro'' eta ''El último café'', baina batez ere antzerkian lan egin zuen: ''Ninette y un señor de Murcia'' (1965); ''Buenos días, condesita'' (1965); ''Un millón en la basura'' (1966); ''Las tormentas no vuelven'' (1983); ''La casa de Bernarda Alba'' (1984); ''Cartas de mujeres'' (1989); ''Maribel y la extraña familia'' (1990); ''Celos del aire'' (1991); ''Melocotón en almíbar'' (1991-92). Sari asko jaso zituen bere karrera luzean zehar.
 
{{DEFAULTSORT:Redondo Perez, Aurora}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:Redondo Perez, Aurora}}
[[Kategoria:1900eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1996ko heriotzak]]