Andres Urrutia: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Biografia: clean up using AWB
t (→‎Biografia: clean up using AWB)
 
== Biografia ==
Batxilergo ikasketak [[Indautxu]]ko Jesuitetan egin zituen. [[Deustuko Unibertsitatea]]n Zuzenbide ikasketak burutu zituen, 1976an lizentziatu zelarik, abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizioak prestatu zituen eta, gainditu ostean, [[Ondarroa]]ko notarioa izan zen, 1981etik 1994 arte eta hortik aurrera Bilbon.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/berriak/1103288822|egilea=erabili.eus|izenburua=Andres Urrutia da euskaltzainburu berria|data=2004-12-1}}</ref> Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eta eskolak [[euskara]]z nahiz [[gaztelania]]z ematen ditu.
 
1984tik 1988ra [[Euskararen Aholku Batzordea|Euskararen Aholku Batzordeko]] kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste "Euskara legebidean" ([[Gotzon Lobera]]rekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877" lanetan. [[Labayru ikastegia|Labayru]] ikastegiko kolaboratzailea ere bada.