«Alde Zaharra (Iruñea)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up using AWB
t (clean up using AWB)
[[Fitxategi:IruñaAncientBurgs.JPG|thumb|200px|right|[[Iruñeko Udala|Iruñeko udal plazan]] dagoen [[Iruñeko burguak|Iruñeko burguei]] buruzko plaka ikusgai.]]
 
Auzoak [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] egitura du, kale estuak, solairu irregularrak, biztanleri dentsitate handia, eraikin estuak, hutsune bertikal handiak, balkoiak, egurrezko aleroiak, eta abarrek osatzen dutelarik. [[1890]]. urterarte hiriaren azalera guztia barne hartzen duen ([[Arrotxapea]] kendurik), ondorioz monumentu eta eraikin historiko ugariren kokalekua da.
 
[[1423]]an [[Batasun Pribilegioa]]ren bidez hiria eratu zuten hiru auzo edo ''[[Burgu (hirigintza)|burgu]]'' historikoak ongi nabarmendu daitezke:
* '''[[Iruñeko katedrala|Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala]]''': [[Arkitektura gotikoa|Gotiko]] estilokoa da ([[1387]]–[[1525]]). Sei ataldun hiru [[habearte|nabez]] eta [[deanbulatorio|girola]] batez inguratutako [[abside]] poligonal batez osatua dago. Aurrealde [[arkitektura neoklasikoa|neoklasikoa]] du, [[Ventura Rodríguez]] arkitektoaren lana ([[1783]]). [[Donejakue bidea|Donejakue Bideko]] lehenbiziko erromesen ezagutu zuten katedrala [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]] zen, baina [[koru]]a erori ondoren, [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos III.a Nobleak]] eraikin guztia garai hartan nagusi zen estiloan zaharberritzea erabaki zuen.
:Barnealdean, Karlos III.a Noblea bera eta bere emazte [[Leonor Trastamarakoa]]ren mausoleo bikaina dago ([[Jean Lomme de Tournai]]ren lana, [[1416]]), [[errezel]]pean dauden bi irudi jesarriez eta 28 iruditxo erregutzailez osatua, guztia [[polikromia]] eta [[metal]]ezko xehetasunekin apaindurik.
 
:Absideko [[kapera]]k [[XV. mendea|XV. mendeko]] aurrealdeko [[aldare]]a eta [[1530]]. urteko [[harlandu]]zko bikainezko [[koru]]a du. [[Klaustro]]ra «Ate Ederrean» barna [[gurutzadura]]ren eskuinaldetik sartzen da, mainelean historiatutako hiru [[txapitel]] eta [[Maria|Ama Birjina]] ditu, eta tinpanoan [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] Maria Lotiaren irudi polikromatua.
 
:[[Klaustro|Klaustro gotikoa]], [[gotiko (argipena)|gotiko]] estiloaren maisu lana da ([[XIV. mendea|XIV]]-[[XV. mendea]]). Zulodun trazeriazko arku laukoitz dotoreak ditu. Hainbat kapera eta '''[[Iruñeko Elizbarrutiko Museoa]]'''.
 
* '''[[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxea]]''': [[XVIII. mende]]ko aurrealde [[barrokoa]] du. Lehenbiziko udaletxea [[Batasun Pribilegioa]]ren bidez eraikia izan zen, honetan, [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a Nobleak]] [[Iruñeko burguak|Iruñeko burguen]] arteko borrokak ekidin eta alderdikeriaz jokatu zuela aipatu ez zezaten udaletxea inorena ez zen lursailetan eraiki zuelarik.
* '''[[Nafarroako errege-erreginen jauregia|Nafarroako Erregeen jauregia]]''' (gaur egun '''Nafarroako Artxibo Nagusia''')
* '''[[San Fermin Aldapakoaren eliza]]''': [[Maiatzaren Bia kalea (Iruñea)|Maiatzaren Bia kalean]].
* '''[[Nafarroako museoa]]''': [[Nafarroako Gobernua]]k [[1956]]an [[Iruñea]]n eraikitako [[museo]]a da, [[Alde Zaharra (Iruñea)|Alde Zaharreko]] Santo Domingo aldapan kokatuta. Bertan, [[Nafarroako historia]]ren gertakariak, artelan eta objektuak ikusgai daude. [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] aurrealde eta kapera ditu.
* '''[[Navarro Tafallatarren jauregia]]''': Zapateria kaleko [[rokoko|rococo]] estiloko jauregia. [[1752]]an Santiago ordenako zalduna eta Indietako merkataria zen On Juan Francisco Adán y Pérezek eraikitzea agindu zuen, gaur egun [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiaren egoitza da.
* '''[[Goienetxe jauregia (Iruñea)|Goienetxe jauregia]]''': [[Estafeta kalea]] eta [[Gazteluko plaza]]ren arteko Xabierko kalean dagoen [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] jauregia da.