Lanaren zatiketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Lanaren zatiketa''' [[ekonomia]]n eta [[ekoizpen-prozesu]]etan burutu beharreko lan eta atazak bereizi eta horiek [[ekoizpen-faktore]] eta, bereziki, langile ezberdinei esleitzeko prozesua da, lan bat burutzeko behar den denbora eta kapitala murriztu eta eraginkortasun handiagoa lortzearren. Kontzeptua nazioarteko harremenetan ere aplikatzen da, herrialde batzuk produktu zenbait ekoizten berezitu egin baitira; kasu horretan [[lanaren nazioarteko zatiketa]] deritzo. Lanaren zatiketa sakon aztertu zuen lehenengo ekonomialaria [[Adam Smith]] izan zen. Lanaren zatiketa mota zenbait daude: '''lanaren zatiketa teknikoa''', ekoizpen-prozesu bateko atazak langile eta gailu ezberdinen artean banatzen dituena, [[lanbide]]ak eratuz, besteak beste; '''lanaren gizarte zatiketa''', lanpostuak gizarteko egitura politiko, sozial eta ideologiko nagusiak ezarritakoaren arabera banatzen dituena, besteak beste garbiketa-lanak emakumeei esleituz ([[emakumeen lana|lanaren zatiketa sexuala]]) eta '''lanaren nazioarteko zatiketa''', herrialdeen arteko harreman ekonomikoak ezartzen dituena.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://gizapedia.hirusta.io/lanaren-zatiketa/ Lanaren zatiketa], Gizapedian.
 
{{zirriborro}}