Psikologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: erref behar eta kendu ulertzen ez dena
17. lerroa:
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eskola eta joera ugari sortu ziren; besteak beste, aipatzekoak dira [[asoziazionismo]]a, jokabidearen arauak introspekzio metodoaren bidez aztertzeko helburua zuena (Hatley, Mill, Spencer); [[funtzionalismo]]a, metodologia sistematiko baten bidez ahalmen psikologikoekin lotura duten prozesuak aztertzen dituena (Charcot, Janet, Binet, Piaget); [[konduktismo|behaviorismoa]] edo konduktismoa, egoeraren eta egoera horren aurreko erantzunaren ezaugarri objektiboak aztertzen dituena (Watson, Skinner); ''[[Gestalt]]'' psikologia edo formaren psikologia, pertzepzioa lege jakin batzuen arabera antolatutako osotasun gisa hartzen duena (Köhler, Wertheimer, Gillaume); eta [[psikoanalisi]]a, neurosiak tratatzeko metodo gisa sortua eta nortasunaren egiturari, ezohiko joerei eta emozioen dinamikari buruzko ezaupide handienak ekarri dituena (Freud, Adler, Jung).
 
Egun psikoanalisia ez da onartzen arlo akademikoan, baina neurologiarekin uztartuta konduktismoak indar berria hartu du, Estatu Batuetako psikologoei buruz. Europan gogamenaren eskola neoklasikoa da nagusitzen dena.{{erreferentzia behar}}
 
== Metodologia ==