Nizeako I. kontzilioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Konstantinoren helburua [[Erromatar inperioa]] batuta mantentzea zen, garai hartan ageri ziren mehatxu banatzaileen aurrean. Horretarako fede batasuna beharrezkoa zela uste zuen. Horregatik, [[teologia]]n zeuden desadostasunak argitzea nahi zuen, Inperio osoa fede beraren pean batuta gordetzeko.
 
[[AlejandriaAlexandria]]ko [[Arrio]]k [[Jesukristo]]ren giza izaera azpimarratzen zuen. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainkoaren Seme. Hala ere, bai gorputzez baita arimaz ere Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa. Alejandrok eta Atanasiok, aldiz, kontrakoa uste zuten: Jainkoaren Semea Jainko Aitaren izate berekoa da, Jainko bera dira sustantzia berekoak direlako.
 
Kontzilioan Atanasiok eta Alejandrok defenditutako tesiak garaile atera ziren. Jesus Jainko Aitaren izate berekoa dela azpimarratu zen. Nizeako fede-aitormena onartu zen eta Arrio eskomikatu egin zuten eta beraren liburu guztiak erretzeko agindu zuten. Bestalde, kontzilio honetan [[Aste Santu]]ko egunak zehazteko arauak jarri ziren. Gainera, kontzilio honen ondoren kristautasunak bere burua [[Itun Zahar]]reko Israel herriaren tokian ikusi zuen; horregatik, Salbamen historia kristautasunaren ikuspegitik aztertzen hasi ziren eta [[judaismo]]aren gaitzespena indartu zen.