Rigoberta Menchú: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Rigoberta Menchú Tum''' (Uspantan, [[Quiché (departamendua)|Quiché]], [[1959]]ko [[urtarrilaren 9]]-) indiarren eta giza eskubideen aldeko [[Guatemala]]ko [[kitxe]] borrokalaria da. [[1992]]an [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel saria]] eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean.
 
== Bizitza ==
Indigena [[kitxe]]-[[maia zibilizazioa|maia]] da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótojaren alaba. [[1979]]an CUC (Comité de Unidad Campesina) taldearen sortzaileetako bat izan zen. [[1980]]an Guatemalako poliziak Vicente Menchú, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, erail zuen. Militarrek Rigobertaren senideak torturatu zituzten, ama barne, eta beste batzuk hil, justizia soziala aldarrikatzeagatik. Rigoberta ondoko urtean erbesteratu zen. Bere bizitzan zehar, bai Guatemalan, baita nazioartean ere, gizarte borroketan parte hartu du aktiboki.
 
[[Gerrila]]ren bidea hartu ordez, Rigobertak kanpaina baketsu bat abiatu zuen, nekazariek etengabe pairatzen zituzten [[giza eskubide]]en urraketak salatzeko eta emakume indigenen egoera salatzeko. [[Askapenaren teologia]] gidari zuela, herriaren sufrimenduaren adibide erreal eta apala bihurtu zen.