Koordenatu geografikoen sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.35.249.42 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 62.99.53.150 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:WorldMapLongLat-eq-circles-tropics-non.png|thumb|400px|[[Lurra]]ren mapa horizontalean [[latitude]]a eta bertikalean [[longitude]]a erakusten, Eckert VI proiekzio sisteman. ([https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/reference_maps/pdf/political_world.pdf bertsio handiagoa] pdf, 1.8MB)]]
 
'''Koordenatu geografiko sistema'''k [[Lurra|Lurreko]] edozein puntu adierazten du [[koordenatu esferiko]] sistemako hiru koordenatutik bi erabiltzen.
 
Lurreko lekuen arteko distantzia kalkulatzeko, edo pertsona bat, hiri bat, mendi bat eta abar non dagoen, kokapen sistema zehatz bat sortu zen, erabilerraza eta gehiengoak onartua. Koordenatu geografikoak irudizko lerroak dira, paraleloak eta meridianoak, lurbira globoetan eta mapetan ageri direnak, laukisare antzeko bat osatuz.
 
==Historia==
 
Iraganean nahaste asko izan da longitudea erabakitzeko orduan, herrialde askok euren hiriburutik igarotzen zen meridianoaren arabera egiten baitzituzten neurketak.
 
Frantsesek Paristik igarotzen den meridianoa hartzen zuten erreferentziatzat, ingelesek Greenwichekoa, Estatu Batuek Washington ondoko Itsas Behatokitik igarotzen dena, Espainiak Madriletik igarotzen dena, eta halaxe beste askok. Baina 1884az geroztik, Londres ondoko Greenwich behatokitik igarotzen den meridianoa onartu dute herrialde gehienek oinarrizko edo abiaburuko meridianotzat.
 
Horrenbestez, leku bateko longitudeak, puntu horretatik igarotzen den meridianoaren eta Greenwicheko meridianoaren arteko distantzia adierazten du gradutan.
 
== Latitudea eta longitudea ==
[[Fitxategi:Geographic_coordinates_sphere.svg|right|250px|[[phi]] latitudea eta [[lambda]] luzera]]
[[Babiloniar Inperioa|Babiloniatik]] eratorritako teoriak erabilita, geroago [[Antzinako Grezia|greziar]] pentsalaria zen [[Klaudio Ptolomeo|Klaudios Ptolemaiosek]] berriz hartuta, zirkulu oso batek 360 [[gradu sexagesimal|gradu]] osatzen ditu. (360º).
 
=== Latitudea ===
[[Latitude]]a edozein puntu eta [[ekuatore]]aren arteko angelua da. Latitude konstanteko puntuak batzen dituen marra [[paralelo (argipena)|paraleloak]] dira. Lurraren inguruan zirkuluak sortzen dituzte, ahalik eta poloan 90ºko latitudea dagoen arte.