Mikrouhin labe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Bazkaria berotzeko: barne lotura zuzenketa
25. lerroa:
=== Bazkaria berotzeko ===
 
Guztia [[Waltham (Massachusetts)|Waltham]]en ([[Massachusetts]]) hasi zen. Urte ilun haietan, negu gorriek eragindako hotza itzela zen. Raytheon elkartean injineru talde txiki bat, [[Percy Spencer]]ren zuzendaritzapean, radarren kalitatea hobetzen saiatzen ari zen. Lehenengo magnetroiek pultsazio bidez igortzen zituzten mikrouhinak, eta horrek beraien ahalmena murrizten zuen. Baina, hala eta guztiz ere, garai latz haietan lagungarriak suertatzen ziren, goizeko hotzak mangututako hatzak berotzeko.
 
Inolako babesik gabe hodi berriez esperimentatzen zuten bitartean, zenbait teknikarik eguerdiko bazkarirako prestatutako zopa eta beste jaki batzuk bertan berotzen zituzten. Haietariko batek, jakinguraz, ohiko amerikar [[arto]]arekin zer gertatzen zen jakin nahi izan zuen: artaleak suziriak bezain azkar irten ziren.