Anastasio IV.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
'''Anastasio IV.a'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0129.pdf |izenburua= 129. araua: Aita santuen izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]}}</ref> ([[Erroma]], [[1073]] inguru - † ''ibidem.'', [[1154]]ko [[abenduaren 3]]a) [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] 168. [[Aita santu|Aita Santua]] izan zen [[1153]] eta [[1155]] urteen bitartean.
 
Hasierako urteak ez ditugu garbi; [[Avignon]]go Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. [[1121]]az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero bezala aitatzen dute eta, [[1126]]an, agian osaba zuen [[Honorio II.a]]k Santa Sabinako kardinal gotzain egin zuen. Horrela hartu zuen parte [[1130]]eko [[konklabe]]an eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, [[Inozentzio II.a]]ren aldeko izan baitzen. [[Inozentzio II.a]]k [[Frantzia]]n erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bere bikario izan zen [[Erroma]]n. Postu horretan jarraitu zuen [[Zelestino II.a]], [[Luzio II.a]] eta [[Eugenio III.a]] aitasantuen garaian ere.