Anne Hathaway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Anne Jacqueline Hathaway''' ([[New York]], [[1982]]ko [[azaroaren 12]]a) aktore estatubatuarra da. Bere antzezteko estiloa [[Judy Garland]] eta [[Audrey Hepburn]]enarekin konparatuparekatu izan dute eta [[Meryl Streep]]en jarraitzaile sutsua omen da<ref>{{en}}http://www.vanityfair.com/hollywood/2014/11/anne-hathaway-meryl-streep-the-devil-wears-prada</ref>.
 
''[[People (aldizkaria)|People]]'' aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dirdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, [[2006]]an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen<ref>{{en}}http://www.people.com/people/anne_hathaway/</ref>.
44. lerroa:
Hala ere, Anneren sariak eta profesionaltasuna ''[[Brokeback Mountain]]'' filmarekin etorri ziren. [[Ang Lee]]k aukeratu zuen [[Jake Gyllenhaal]]en emaztearen papera egiteko eta filmak sari andana jaso zuen.
 
[[2006]]an, ''[[The Devil Wears Prada (filma)|The Devil Wears Prada]]'' filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly ([[Meryl Streep]]) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean [[New York]]era iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion [[Meryl Streep]]en maisu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.
 
[[2007]]an, ''Becoming Jane'' filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, [[Jane Austen]] britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean: