Donostiako ikastolen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Groseko hasiera: Data gaizki dago
t gerra ondorengo lehenbiziko ikasleen izenak gehitu
5. lerroa:
 
==Gerra ondorengo hastapenak==
[[Francoren diktadura]]pean debekatua zegoen euskaraz hitz egitea. Egoera zail hartan, euren ardurapean hasi ziren ikasle gaztetxoei euskaraz irakasten Donostian magisterio ikasia zuten zenbait emakume. Lehena [[Elbira Zipitria]] (1946an1945-46an: bere lehen ikasleak Xabier Garaialde eta Patxi Iriondo izan zituen), ondoren [[Maria Dolores Goia]] (1951an)<ref>{{Cite web|url=www.hikhasi.eus/artikulua/701|izenburua=Euskal Eskola Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andereñoa|sartze-data=|aldizkaria=Hik hasi|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>, Itziar Arzelus (1953an), [[Karmele Esnal]] (1955an), Jone Forkada (1955), MªKarmen Mitxelena (1957), Mª Karmen Lasarte (1957), Koro Gonzalez Galarraga (1960an), Miren Egaña (1964an) Arantza Gonzalez Galarraga (1967an), Izaskun Busto, Koruko Aldanondo eta beranduago beste batzuk ere bai.
 
Kontuan hartu behar da benetako ikastolak ez baziren ere, parte zaharreko zenbait ikastolen osagarri zirela: Faustina Karril eta Felitxu Eraso. Faustina Karril Arozenak (1953an), gaurko haurtzaindegiaren parekoa antolatu zuen Donostiako kaian zuen lokal batean; naturarekin oso lotuta lan egiten zuen, haurrak Gaztelura eramaten baitzituen egunero. Felitxu Erasok berriz, frantsesa irakasten zien Elbira Zipitriaren ikasleei. Goizeko Zipitriaren ikasleak arratsaldez egiten zuten frantsesa eta alderantziz.