Erromatar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
34. lerroa:
 
== Sorrera ==
 
[[K. a. I. mendea]]ren erdialdean, [[Julio Zesar]]rek, [[Ponpeio]]k eta [[Marko Lizinio Kraso|Krasok]] hitzarmen sekretua, [[Lehen Triunbiratua|Lehen Triunbiratoa]], osatu zuten, Errepublika haien menpe gera zedin. Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta borrokatzeari ekin zioten berriz erromatarrek. [[Julio Zesar|Zesar]], garaile aterata, diktadore bilakatu zen. Hala ere, K. a. 44an, bere laguntzaile batzuek, [[Marko Bruto|Brutok]] eta [[Kasio]]k besteak beste, [[Julio Zesar|Zesar]] hil zuten, Zesarrek monarkia berreskuratu nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]] osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] eta [[Marko Antonio]]k. Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra zibila piztu zen. K. a. 31n, Actium batailaren ostean, [[Zesar Augusto|Oktavio]] Erromako buru bakarra bihurtu zen.
 
[[Fitxategi:Roman_Empire_Map.png|thumb|right|350px|[[Trajano|Traianok]] lortu zuen [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] zabalkuntza handiena.]]
 
Arerio guztiak garaituta, [[Zesar Augusto|Augustok]] botere osoa bereganatu zuen, [[Erromatar Errepublika|Errepublikako]] ohiturei eta erei eutsi bazien ere. Ondorengoa, [[Tiberio]], hautatu zuen, [[Julio-Klaudiar leinu]]a sortuz. [[Erroma]]ren menpeko lurraldea zabaldu zen, eta barneko segurtasunak jarraitu zuen, enperadoreen ustelkeriak ustelkeria.
 
== Gailurra ==
 
[[Flaviar leinu]]ak lekukoa hartu zuen. Hurrengoa [[Antoniar leinu]]a izan zen, zeinekin Inperioak zenit politiko, ekonomiko eta kulturala lortu zuen. [[Trajano|Traianok]], [[Dazia]] konkistatzerakoan, bertako urre-meatzeak bereganatzeaz gain, Inperioko zabalkuntza handiena lortu zuen.