Erromatar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
29. lerroa:
| goiburua=Senatus Populusque Romanus (SPQR)
}}
'''Erromatar Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[latin]]ez: ''Imperium Romanum'') [[Zesar Augusto|Augustok]] sortu eta hurrengo mendeetan Antzinako [[Erroma]]ko agintariek erabili zuten sistema politikoa da. Historialariek bitan banandu dute Erromatar Inperioa: [[Printzipatua]]n eta [[Dominatua]]n. Lehengoan, enperadorearen botere absolutua Errepublikako ohituren azpianazpene0ppppppppian ezkutatzen zen. Dominatuan, berriz, botere inperiala argiago erakusten zen, urrezko koroen eta erritu sakratuen bidez.
 
Halaber, Erromatar Inperioa esapideak [[Erroma]]ren menpe zegoen eremua ere adierazten du. Hiriaren hedapena inperioa sortu baino askoz lehenago hasi zen, baina zabalkuntza handiena sistema inperialarekin lortu zen, [[Trajano|Traianoren]] agintaldian hain zuzen ere. Garai horretan, erromatarrek, gutxi gorabehera 5.900.000 km² zituzten haien menpe. Hortaz, [[Europa]]ko Antzinateko Inperiorik handiena bilakatu zen erromatarrena.