Auguste Jean Ameil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
 
== Biografia ==
Auguste Jean Ameil, jatorrizko izenez Auguste-Jean-Joseph-Gilbert Ameil [[Paris]]en jaio zen, [[Frantzia]]n, [[1775]]eko [[urtarrilaren 6]]an. Aita legegizona izan zuen legebiltzarrean.
 
[[1789]]ko [[uztailaren 14]]an, armadan sartu zen soldadu eta graduz igotzen joan zen [[1805]]ean eskuadroi baten buru izatera iritsi zen arte. Hannoverko armadan zegoen, gerora [[Karlos XIV.a Joan Suediakoa]] izango zen Bernadotte jeneralaren agindupean. Ondoren, [[Alemania]], [[Polonia]] eta [[Errusia]]ko kanpainetan ere parte hartu zuen.
 
[[1809]]ko [[ekainaren 12]]an 24. Ehiztari erregimentuko koronel izendatu zuten eta [[1812]]ko [[azaroaren 21]]ean, berriz, brigada-jeneral egin zuten.
 
[[1814]]an, Napoleonek abdikatu zuenean, ez zen gaizki eraman [[Borboi leinua|Borboiekin]]. Saint-Louisen zaldun egin zuten eta [[Lyon]]eraino lagundu zion [[Karlos X.a Frantziakoa|Karlos X.a]] izango zen Artoisko kondeari, Napoleon [[Paris]]era iristeari ekiditeko xedean, baina desertzioek hiriburura itzultzera behartu zuten kondea. Hala ere, Ameil [[Napoleon]]en agindupean geratu zen eta honek [[Auxerre]]ra bidali zuen. [[Karlos X.a Frantziakoa|Erregeak]] hartu zuen atxilo eta [[Paris]]era bidali zuten preso [[Napoleon]] [[Tuileriak jauregia|Tulleriatan]] sartu zen egun berean.
 
Aske geratu bezain pronto, armada berrian sartu zen. [[Waterlooko gudua]]ren egun berean, Ameil jeneralak gutuna idatzi zion [[Luis XVIII.a Frantziakoa|Luis XVIII.a]]ri, bere portaera justifikatu nahian, baina erregeak ez zion jaramonik egin eta gerra-kontseilua egin zioten. Horren aurrean, [[Frantzia]]tik ihes egin zuen eta [[Ingalaterra]]ra joan zen. ,
 
Geroago [[Hannover]]rera joan zen [[Suedia]]ra iristeko xedean, han, Bernadotteren babesa aurkituko zuelakoan. [[Lüneburg]]en atxilotu zuten, ordea, eta [[Hildesheim]]en sartu zuten preso. Traizio salaketapean, gerra-kontseilua egin zioten eta, [[1816]]ko [[azaroaren 15]]ean, [[Heriotza zigor|heriotza-zigor]]ra esleitu zioten.
 
[[1821]]eko [[ekainaren 25]]ean, amnistia eman zioten eta bere eskubide, titulu, gradu eta ohore guztiak berreskuratu zituen.