Pi L.T.: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
Mungiako (Bizkaia) talde ausart honek euskal rock eta metalari aire berria eman zien 90eko hamarkadan, eta agerian utzi zuen irudimenez eta aurreiritzirik gabe oso urrun hel daitekeela. Bost disko kaleratu zituzten, eta Euskal Herritik kanpo ere jarraitzaile asko lortu zituzten. Taldeak azkena eman ostean, [[Rafa Rueda]] abeslari eta gitarristak bakarkako bideari ekin dio.
 
[[Broken Bihotz]] taldeko Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra) Aitor Abio (teklatuak) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe-rekin (bateria) elkartu zen 1993an, rockaren barruan bestelako bide batzuk arakatzeko. Broken Bihotzekin pop-rock disko bat argitaratua zuen Ruedak, Denborak izen gradua galtzen duenean ([[IZ]], 1992), eta Xanpe D69 eta Sentencia taldeetan ibilia zen. Hirukoteak osatu zuen taldearen ardatza, baina berehala Txarli Solano (baxua) batu zitzaien. Artean izenik ez zutela, entsegu batean lokaleko argia joan egin zen, eta grabagailua 3 minutu eta 14 segundotan gelditu zen. Lapsus tempore haren ostean, bazuten izena: PiLT. Lokalean bi maketa grabatu, eta bakarra saldu zuten. Hortik aurrera, gurpil zorora igo ziren: [[Gaztea|Euskadi Gazteako]] V. Maketa Lehiaketa irabazi zuten, Egin Txotx! lehiaketarako sailkatu, Bilbo Hiria pop-rock lehiaketan accesita jaso...
 
Leioako (Bizkaia) Ama Irlandarren Ikastetxean grabatu zuten lehen diskoa, zuzenean eta zortzi egunean. Jose Lastrak grabatu zuen, aldageletan estudio txiki bat egokituta. Rocka, metala eta funky doinuak batu zituzten [[Pi.L.T]] estreinako lanean ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], 1996), nazioarteko eragin indartsu eta berritzaileak bereganatuta. Ruedak "adreilu" hitzarekin definitu zuen diskoaren edukia. [["Hil da Jainkoa"]] lehen singleak ate asko zabaldu zizkien, baina entzule asko azalean gelditu ziren. Ideia berritzaile asko ekarri zituzten, eta zuzenekoetan probokazioarekin eta performance-arekin jokatzen zuten: buzo zuriekin edota dantzariz jantzita, bidoiak jotzen... Teklatuaren erabilera nabarmentzekoa zen: «Beti iruditu zaigu teklatua gaizki aprobetxatutako elementua dela, kutsu despektibo edo berbeneroa duena. Teklatua errebindikatu nahi genuen; gainera, rockarekin izan ditzakeen konbinazioak itzelak dira» (1). [[Unai Iturriaga]] bertsolariak idatzi zituen bi kanturen hitzak, "Erraietatik" eta "Betirako ameskaitza", eta bitxikeria gisa, inprobisaturiko pare bat pasarte instrumental ere jaso zituzten, "Jolasean I" eta "Jolasean II".