Harrikatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coal.jpg|thumb|220px|Harrikatza]]
[[Fitxategi:Sydney Mines Point Aconi Seam 038.JPG|thumb|220px|[[Harrikatz bituminoso]]-[[zain (geologia)|zaina]]. [[Eskozia Berria]], [[Kanada]].]]
'''Harrikatza''', besterik gabe '''ikatza''' ere deitua, [[erregai fosil]] beltz eta gotorragogorra da, gehienbat [[karbono]]z osatua eta landare jatorri duena. ''Ikatz'' izenarekin minerala ez den eta [[landare]] edo [[animalia]] substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz eskuratzen den [[egur ikatz]]a ere izendatzen da.
 
Harrikatza [[arroka sedimentario]] beltz edo beltz marroixka da, naturan, gehienetan, ''[[Zain (geologia)|zain]]'' edo ''beta'' deritzen geruzetan pilatuta agertzen dena. Formarik gogorrenak, esaterako [[antrazita]], [[arroka metamorfiko]]tzat har daiteke, tenperatura eta presio handiak jasan izan dituen harria baita. Ikatzaren elementurik nagusiena [[karbono]]a da, eta [[hidrogeno]]a, [[sufre]]a, [[oxigeno]]a eta [[nitrogeno]]a ere ditu. Historian zehar oso baliabide erabilia izan da energia iturri gisa eta [[meatzaritza]] jarduera handia eragin du. Gaur egun, batez ere [[argindar|elektrizitatea]] edota beroa sortzeko erretzen da, baina [[koke]]a eta gasa produzitzeko ere erabiltzen da.