Raimundo García García: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
Parlamentarismoa kritikatu zuen, eta diktaduraren aldeko posizio argia hartu, bereziki 1917ko iraultzaren ondoren.<ref>Drona, Javier (2013), 98. or.</ref> Horrenbestez, [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktaduraren etorrera harro txalotu zuen (1923-1930); hain zuzen, haren Batzar Nazionaleko kide izan zen.
Azpilanean aritu zen 1931-1932an Euskal Estatutua zapuzteko eta ezin bestekoa izan zen arrakastarik izan ez zezan.<ref>Drona, Javier (2013), 98. or.</ref> 1931tik Errepublika hondoratzeko eskuindar indarrak bateratzea lortu zuen, ''[[Diario de Navarra]]''ko linea editorialaren bitartez Errepublikaren kontrako alarma giroa sortzeaz arduratu zen eta, azkenik, [[Rodeznoko kondea]]rekin batera, erabakigarria izan zen karlistek eta [[Emilio Mola]]k lankidetza hitzartu eta [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea]]k aurrera egin zezan. 1933tik 1936ra Espainiako Gorteetan parlamentarioa izan zen.<ref>Drona, Javier (2013), 98. or.</ref>
==Erreferentziak==
|