«Siria»: berrikuspenen arteko aldeak

222 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Syria.BasharAlAssad.01.jpg|right|thumb|180px|<small>[[Baxar al-Assad]], Siriako presidentea</small>]]
{{sakontzeko|Siriako politika}}
Siria [[1963]]tik erregimen militar batek agindutako errepublika da. [[1973]]an, erreferendumean onartu zuten gaur egun duten konstituzioa. Bertan Siria errepublika demokratiko, herritar eta [[sozialismo|sozialista]] moduan definitzen zuten. Legea, erlijio askatasuna eta propietate pribatua ziren oinarriak. Zazpi urtetatik aukeratzen da presidentea, [[musulman]]a izan behar duena. Herriaren Asanblada eta Ministroen Kontseilua, berriz, lau urtetatik aukeratzen dute. Konstituzioaren arabera, presidenteak jar eta ken ditzake presidenteordea, ministroak eta lehen ministroa. Horrezaz gainera, presidentea da armadaren burua, [[Baath Alderdi Arabiar Sozialista]]ren idazkari orokorra eta [[Nazio Fronte Progresista]]ren burua. Herritarren Asanblada eta Herri Kudeaketa Kontseiluak dira organo legegileak.
}}
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Oil refinery in Homs, 2010.jpg|thumb|left|280px|<small>[[Homs]]eko petrolio findegia</small>]]
Siriako ekonomiak, [[Hafez al-Assad]] lehendakariaren ezaxolakeria zela eta, ez zuen denbora askoan aurrera egin. Ekonomia sozialistaren garaian ([[1963]]-[[1970]]) herrialdea azpiegitura egokiez hornitu zuten. al Assad aginpidera iritsi zenean, berriz, inbertsioek hartu zuten lehentasuna (1970-[[1978]]). Baina ekonomia krisiarekin ([[1979]]-[[1988]]) agerian geratu zen sistemaren liberalizazioa ezinbestekoa zela. [[1991]]n hasi zen liberalizazioak barne merkatuaren beharrak gutxitu zituen, enpresa pribatuak sustatzen baitzituen. Hala ere, Siria [[Persiar golkoa|Golkoko]] herrialde [[petrolio]] ekoizleen mende dago. [[Golkoko Gerra]]n (1990-1991) [[Irak]]en kontrako nazioarteko koalizioan parte hartu zuen Siriak, eta horrek onura nabarmenak ekarri zizkion: arabiar herriekin zituen mila milioi dolarreko zorra ezeztatu eta bi mila milioi dolarreko laguntzak onartu zitzaizkion.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/9/30}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
31.407

edits