Kaxiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hainbat lotura
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Itsasontzi baten (abestia)
13. lerroa:
 
'''Kaxiano Ibarguren''' ([[Antzuola]], [[1932]] - [[2002]]ko [[urtarrilaren 29]]a) euskal [[akordeoi|soinujolea]] zen. Urterik gehienak [[Lizartza]]n eman zituen, horregatik ''Lizartzako itsua'' deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen.
Erromeria eta ezteietan jotzen hasi zen, baina gero bere kantu propioak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. [[1986]]an atera zuen lehen diskoa, ''[[Itsasontzi baten]]'' deitua, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, '[[Itsasontzi baten (abestia)|Itsasontzi baten]]' eta 'Zorionak' izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz: baserri giroko jendearengana, berbena taldeengana, euskara ikasleengana... irratietan eskainitako kantuen tartean ere ia egunero jartzen zituzten. Disko gehiago egin zituen, baina hartutako bidea baztertu gabe: euskal sustraiari lotutako doinuak ziren, kanturako asmatuak edo dantzarako, letrak ere berak egiten zituen, bertsolaria baitzen, baltseak, pasodobleak, boleroak eta abar ederki menderatzen zituen, eta bere sinpletasunean bazuen dotorezi melodiko bat, antzinako kutsu bat. Gainera berrogei urte pasa eman zituen herriz herri erromeriak jotzen, eta bazter guztietan ezagutzen eta maitatzen zuten.
 
== Biografia ==
25. lerroa:
Letren ondoren, doinuak sortzen hasi zen Lizartzako itsua, berak kantatuko zituen doinuak batetik, eta bertsotarakoak bestetik. Hala deskribatu zituen Juanito Dorronsorok Kaxianok sortutako doinuak: "Bertsolaria zen, barrutik ezagutzen zuen, eta doinu politak, samurrak, oso sentikorrak egiten zituen" (1). [[Zortziko txiki]]an nahiz [[Zortziko handi|handian]], oraindik plazan entzuten dira Kaxianok sortutako doinuak, "Kantatzera nihoa" kasu.
 
30 urtez Gipuzkoa osoko eta Nafarroa iparraldeko ia plaza denak egin ondoren, 80ko hamarkadan booma izan zuen Kaxianok, "[[Itsasontzi baten (abestia)|Itsasontzi baten]]" abestiari esker, batik bat. Arrate eta Loiola irratietan zuzenean grabatu zituen aurreneko kantuak, eta, grabazio haiek entzunda, jendea disko eskean hasi zen. Elkar diskoetxeak erantzun zion eskariari, eta 1986an [[Itsasontzi baten]] diskoa argitaratu zuen, bere letra, doinu eta moldaketekin. Berehala 7.000 aleko argitaraldia agortu zen. Eta errenkadan etorri ziren [[Baserritik kalera]] (1987), [[Nere oroigarri]] (1989), [[Ongi etorri]] (1990), [[Lizartzako oihartzunak]] (1992),[[Antzuolari]](1994) eta [[Soinu eta kantu]] (1996) diskoak. 60 abestitik gora erregistratu zituen.
Denbora luzean -berrogei bat urtez-, Carlos Garcia Ibarrakoa izan zuen atzean lagun, saxofoiarekin, baina Pedro Jose Zubiak ere urteak egin zituen Kaxianorekin. Carlos Garciarekin eta Anjel M. Zubia bateria jotzailearekin talde bat osatu zuen Kaxianok: Axariak izenekoa. Denbora gutxian iraun zuten, baina, izen horrekin; berehala, Kaxiano eta bere taldea deitura hartu zuten, jendeak Kaxiano bertan zela jakin zezan.