«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Arkeobakterio [[extremofilo]]ak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[archaea metanogenoak|metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[Archaea halofiloak|halofiloak]]'' (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[archaea termoazidofiloak|termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
 
Arkeobakterioek, bakterioen aldean, ez dute garrantzi klinikoa, [[patogeno]]ak ez direlako (gaur arte ezagutzen direnak, bederen) <ref> Eckburg P, Lepp P, Relman D (2003). "Archaea and their potential role in human disease". Infect Immun 71 (2): 591-6 </ref> <ref> Cavicchioli R, Curmi P, Saunders N, Thomas T (2003). "Pathogenic archaea: do they exist?". Bioessays 25 (11): 1119-28 </ref>. Gehienak [[komentsalismo]] edo [[mutualismo]] egiten bizi dira.
 
Arkeobakterioek garrantzi handia dute hainbat [[Bioteknologia|prozesu bioteknologikoetan]]: metanogeno batzuek [[biogas]]a sortzen dute [[araztegi]]etan, [[hondakin-uren tratamendu]]an. Beste batzuen (archaea termofiloen) [[entzima]]k usu erabiltzen dira laborategi bioteknologikoetan, tenperatura altuetan lan egiten denean ([[DNA polimerasa]]k termoegonkorrak, adibidez)
11.006

edits