Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Biografia: kohesioa
7. lerroa:
[[1922]]an [[Gasteiz]]en apaiztu zen. [[1930]]an ''[[Euskaltzaleak]]'' elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen ''[[El Día]]'' egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, [[Eusko Langileen Alkartasuna]] sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublika]] garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere.
 
1931n [[Orixe]]ri ''[[Euskaldunak (Orixeren poesia)|Euskaldunak]]'' poema idaztea enkargatu zion.<ref>{{erreferentzia|izena= Jon |abizena= Kortazar |izenburua= La literatura vasca y la creación de la nación. Las ideas de José Aristimuño, ''Aitzol'' (1896-1936)|editorea= Leonardo Romero Tobar |bilduma = Literatura y nación: la emergencia de las literaturas nacionales|lekua= Zaragoza|argitaletxea= Prensas Universitarias de Zaragoza |urtea= 2008 |orrialdea= 216-218| ISBN = 9788492521142}}</ref> 1935. urtean, ''La democracia en Euzkadi'' saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta ''La poesía popular en el renacimiento de los pueblos'' izeneko lanaren lehen liburukia.
 
1935. urtean, ''La democracia en Euzkadi'' saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta ''La poesía popular en el renacimiento de los pueblos'' izeneko lanaren lehen liburukia.
 
[[1936]]an [[faxismo|faxisten]] altxamendua hasi zenean, [[Donostia]]n zen eta [[Belokeko monasterioa|Beloken]] errefuxiatu zen. Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.<ref>Dronda, Javier (2013), 388. or.</ref> [[Donostiako historia|Donostia]] eskuindar matxinoen esku geratu zenean, [[Bilbo]]rako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean, [[Pasaia]] inguruan ''Galerna'' itsasontzian zebilela, preso hartu eta [[Donostia]]ko [[Ondarretako kartzela]]n sartu zuten. Han torturak jasan zituen eta handik gutxira [[Hernani]]n fusilatu zuten beste 191 lagunekin batera.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.deia.com/2011/10/15/sociedad/historias-de-los-vascos/39aitzol39-un-dinamizador-de-la-nacion-vasca# |izenburua= 'Aitzol', un dinamizador de la nación vasca|egunkaria= [[Deia]]|data=2011/10/15}}</ref>