Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ref
11. lerroa:
1935. urtean, ''La democracia en Euzkadi'' saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta ''La poesía popular en el renacimiento de los pueblos'' izeneko lanaren lehen liburukia.
 
[[1936]]an [[faxismo|faxisten]] altxamendua hasi zenean, [[Donostia]]n zen eta [[Belokeko monasterioa|Beloken]] errefuxiatu zen. Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.<ref>Dronda, Javier (2013), 388. or.</ref> [[Donostiako historia|Donostia]] frankisteneskuindar matxinoen esku geratu zenean, [[Bilbo]]rako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean, [[Pasaia]] inguruan ''Galerna'' itsasontzian zebilela, preso hartu eta [[Donostia]]ko [[Ondarretako kartzela]]n sartu zuten. Han torturak jasan zituen eta handik gutxira [[Hernani]]n fusilatu zuten beste 191 lagunekin batera.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.deia.com/2011/10/15/sociedad/historias-de-los-vascos/39aitzol39-un-dinamizador-de-la-nacion-vasca# |izenburua= 'Aitzol', un dinamizador de la nación vasca|egunkaria= [[Deia]]|data=2011/10/15}}</ref>
 
Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) landu zituen Aitzolek. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai horri buruz: ''La muerte del euskara o los profetas de mal agüero''. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.