Archaea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
Ekologiaren aldetik hainbat arkeobakterio muturreko habitatetan bizi dira; habitat oso latzak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: ur beroaren iturrietan (80º C-ko tenperaturetan), itsaso edo laku oso gazietan (gatzaren kontzentrazioa: %10-ekoa), ingurugiro oso [[anaerobio]]etan (zingira eta paduren hondoetan), gas sulfhidriko ugari duten tokietan (habitat hiper-azidoetan), etab.
 
Arkeobakterio [[extremofilo]]ak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[archaea metanogenoak|metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[Archaea halofiloak|halofilo]]''ak (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[archaea termoazidofiloak|termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
 
Arkeobakterioek, bakterioen aldean, ez dute garrantzi klinikoa, [[patogeno]]ak ez direlako (gaur arte ezagutzen direnak, bederen). Gehienak [[komentsalismo]] edo [[mutualismo]] egiten bizi dira.