«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

Egiturari dagokionez bakterio eta arkeobakterioen arteko alderik handiena [[zelula horma]]n eta [[zelula mintz]]aren osaketan dago. Zelula hormak, esaterako, arkeobakterioetan ez du [[mureina]], pseudomureina izeneko molekula baizik. Zelula mintzean arkeobakterioek [[eter]] lipidikoak dituzte, eta [[gantz-azido]] eduki beharrean ([[glizerina]]ri ester loturaren bidez lotzen direnak) lipido bereziak dituzte, eter loturaren bidez glizerinari lotzen direnak <ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: ''Introducción a la microbiología'' Vol. 1, Ed. Reverte (1998), 90-91 orr. </ref>. Bestalde, gai genetikoak eta oro har prozesu genetikoek [[eukarioto]]en zenbait ezaugarri izaten dituzte. Bizimoduaren aldetik arkeobakterio batzuk [[metanogenesi|metanogenoak]] dira (behien [[digestio-aparatu]]an sortzen den [[metano]]a arkeobakterioek ekoizten dute), eta asko muturreko baldintzak jasateko gai dira: asko [[anaerobio]]ak, [[termofilo]]ak edota [[halofilo]]ak dira. Ezaugarri hauengatik hasieran pentsatu zen arkeobakterioak [[prokarioto]] primitiboenak izango zirela (izan ere honetatik dator izena). Hala ere azken urteotan zientzialariak konturatu dira uste baino askoz hedatuta daudela: [[Bakterio|eubakterioek]] okupatzen dituzten leku arruntetan ere hasi dira aurkitzen. Ozeanoan esaterako, arkeobakterio asko aurkitu egin dira, eta badakigu [[plakton]]en ohiko [[mikroorganismo]]ak direla ere. Posible da beraz, datorren urteotako aurkikuntzek mundu [[prokarioto]]ari buruz dugun ikuspegia zeharo aldatzea. Izan ere ikerlari askoren ustez ezagutzen diren [[bakterio]]-motak batez ere laborategian kultiba daitezkeenak dira, baina azken estimazioen arabera bakterio horiek espezie
prokariotiko guztietatik % 1 besterik ez litzateke izango.
 
Era berean, ezagutzen diren arkeobakterio asko ezin izan dira laborategian kultibatu, ez da orain arte mikrobio hauen [[Kultura purua|kultura puru]]rik lortu. Beren [[azido nukleiko]]en analisiaren bidez antzeman dira arkeobakterio gehienak.
 
[[Fitxategi:Colourful Thermophilic Archaebacteria Stain in Midway Geyser Basin.jpg|thumb|left|250px|Arkeobakterioak ingurugiro oso latzetan bizi daitezke]]
Ekologiaren aldetik arkeobakterio asko muturreko habitatetan bizi dira; habitat oso latzak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: ur beroaren iturrietan (80º C-ko tenperaturetan), itsaso edo laku oso gazietan (gatzaren kontzentrazioa: %10-ekoa), ingurugiro oso [[anaerobio]]etan (zingira eta paduren hondoetan), gas sulfhidriko ugari duten tokietan (habitat hiper-azidoetan), etab.
 
ArkeobakterioakArkeobakterio [[extremofilo]]ak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[archaea metanogenoak|metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[halofilo]]''ak (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[archaea termoazidofiloak|termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
 
== Sailkapena ==
11.008

edits