«Siria»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Siria [[Mendebaldeko Asia]]n dago, ipar latituteko 32° eta 38° artean, eta ekialdeko longitudeko 35° eta 43° artean hedatua. 185.180 kilometro koadroko eremua du, Israelek okupaturik duen 1.295 kilometro koadroko lurraldea barne<ref name=cia2></ref>. Iparraldean [[Turkia]]rekin du muga, ekialdean eta hego-ekialdean [[Irak]]ekin, hegoaldean [[Jordania]]rekin, hego-mendebaldean [[Israel]] eta [[Libano]]rekin, eta mendebaldean [[Mediterraneo itsasoa]]rekin. Zatirik handiena [[goi-ordoki]] idorra da, nahiz eta ipar-mendebaldea nahiko berdea den, Mediterraneoaren ertzean baitago. Herrialdearen ipar-ekialdea, [[Al-Jazira (Mesopotamia)|Al-Jazira]], eta hegoaldea, [[Hauran]], dira nekazal eskualderik garrantzitsuenak. Ibai nagusia [[Eufrates]] da, herrialdearen ekialdea zeharkatzen duena. Hori izan zen [[zibilizazioaren sorleku|zibilizazioaren 15 sorlekuetako bat]]<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.homsonline.com/EN/Syria/Syria.htm |izenburua=Syria an Ancient Pearl, the Cradle of Civilizations where history began | argitaletxea=homsonline.com |sartze-data=2017-01-04}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Ali|abizena=Kadri|url=http://www.globalresearch.ca/ancient-syria-and-mesopotamia-cradle-of-civilization-from-ancient-to-modern-mashriq/5439371 |izenburua=Ancient Syria and Mesopotamia, Cradle of Civilization. From Ancient to Modern Mashriq | argitaletxea=globalresearch.ca |sartze-data=2017-01-04}}</ref>.
 
Siriako [[klima]] lehorra eta beroa da, eta neguan epela. Garaiera dela-eta, [[elur]]ra egin dezake neguan. Urteko batez besteko prezipitazioa 300-500 mm artekoa da itsasaldean eta 25-127 mm artekoa hego-ekialdeko [[Siriar basamortua]]n. Herrialdean hiruHiru eskualde klimatiko bereiz daitezke, [[Köppen klima sailkapena|Köppen sailkapenaren]] arabera: klima mediterraneoa, uda beroekin (''Csa'') itsasaldean, estepako klima beroa (''BSh'') barnealdean, eta basamortuko klima beroa (''BWh'') ekialdean<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|url=http://www.weatheronline.co.uk/reports/climate/Syria.htm |izenburua=Syria | argitaletxea=weatheronline.co.uk |sartze-data=2017-01-04}}</ref>.
 
== Historia ==
31.333

edits