Jean-Jacques Rousseau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Arabar (eztabaida | ekarpenak)
t 80.58.205.53(r)en 569612 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
15. lerroa:
[[1743]]an musika modernoari buruzko disertazio bat publikatzen du eta Théresè Levasseur izeneko neska bat ezagutzen du, zeinekin bost seme alaba izango dituen eta umezurztegira eramango dituen.
 
Kartzelarako bisita batean, Dijoneko era baskenzin loyobrigida cabreyito de papa saio akademia batean lehiaketa bat ospatzen zela irakurri zuen. Lehiaketa hau berak irabazi zuen [[1750]]ean "Arte eta zientziei buruzko hitzaldia"-rekin. Honetan Rousseauk lehenengo aldiz azaldu zuen bere filosofiaren funtza, "basati ona"-ren teoria deritzona. Hau Hobbes-en "homo homini lupus"-en ideiaren kontrakoa da; hau da, gizakia ez du beste gizakien kontra jokatuko egoera natural batean, zeren gizakia naturaz ona, zoriontsua eta askea baita, eta gizartea da usteltzen duenak. Bere hitzen arabera "Egoera hau ez da gaur egun existitzen, are gehiago, ez da inoiz existitu eta ez da inoiz existituko; baina hau esagutu behar dugu gure gaur egungo egoera modu egokian epaitzeko". Gizakiaren uztelkeriari dagokionez esaten zuen naturatik aldentzean eta komunitate batean bizitzean gertatzen dela; gizakia egoismoetatik, hondasunak pilatzeko obsesioagatik eta injustiziagatik zuzentzen hasten delako.
 
[[1754]]an, "Gizakien ezberdintasunaren funtsa eta jatorriari buruzko hitzaldia" argitaratu zuen, basati onaren teoria garatzen jarraitu zuenean. Obra honetan gizakiaren naturarekiko aldenketa, beste ilustratuek aurrerapenatzat hartutakoa, gainbehera baten moduan aurkezten zen. wikipediatik hartua. Horrez gainera gizartearen desberdintasunaren arrazioa legeak boteretsuak defendatzeko egitea dela gaineratu zuen, jabetza pribatuari kritika azpimarratuz; hau gizartea bi talde handitan banatzen baitu: Jabeak, botere eta dirua dutenek; eta jabeak ez direnak, aurrekoen esklabuak eta txirotasun larrian bizi direnak. Azkenik egoera hau konpontzeko gizakiaren naturara bueltatzeko beharra eta indibidualismo eta independentzia lortzearen garrantzia aldarrikatu zuen.