Diario de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
1903an, 57 bazkide sortzaile izan zituen. <ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> Hasieran, balio kontserbadoreen, foruen eta euskalduntasunaren aldeko jarrera izan zuen, euskal hezkuntza ere bultzatuz, 1907an Iruñeko Dormitaleria kalean irekitako euskara ikasteko akademia txalotuz eta "gure hizkuntza zaharra" berreskuratzera deituz.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39-40. or.</ref> Horretan bat egiten zuen ere [[Raimundo García García|Raimundo Garcia ''Garcilaso'']] Diario de Navarraren geroko zuzendariak 1907an. Pixkanaka linea editoriala aldatuz joan zen, baina horrek ez zizkion irakurleak kendu. Hurrengo hamarkadetan, Nafarroako kazeta ahaltsuena bihurtu zen. Kalitate grafikoa hobea zuen egunkari lehiakideek baino eta 1936rako 15.000 ale ateratzen zituen (eguneko), Nafarroako kazeta salduena, bakarrik ''La Verdad'' parrokiako berripaperaren atzetik.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |location=Tafalla |orrialdea=117|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= }}</ref>
 
[[Tradizionalismo]] [[Espainiar nazionalismo|espainiarzalea]]<nowiki/>ren eta ultrakatolizismoaren bilgune bihurtu zen, baita Nafarroako kazeta irakurriena ere. Egunkariak lotura estua izan zuen orduko botere zirkuluekin eta [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean (1923-1930), beste egunkari askok ez bezala, ez zuen zentsurarik pairatu.<ref>Drona, Javier (2013), 124. or.</ref> Noizbait 20ko hamarkadan Elizako hierarkiarekin desadostasunik izan arren, luze gabe konpondu ziren [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. Errepublika]]<nowiki/>ren garaian, eta egunkariak harenElizaren interesak defendatu zituen.<ref>Drona, Javier (2013), 116-117. or.</ref> Garai honetan, katolizismoaren kontrako [[Konspirazio|konspirazio judu]] eta [[Liberalismo|liberala]]<nowiki/>ren teoriak elikatu zituen, eta iraultzaren kontrako posizio garbia hartu, baita nazioartean [[Hirugarren Reicha|Alemania nazia]]<nowiki/>ren eta [[Faxismo|Italia faxista]]<nowiki/>ren aldeko jarrerak ere.<ref>Drona, Javier (2013), 121-123. or.</ref>
 
II. Errepublikaren hasieratik, Diario de Navarrak, benetako botere bihurtuta, ez zuen begi onez ikusi [[Manuel Azaña|Azaña]] espainiar moderatuaren joera errepublikazalea, 1931an ''Garcilaso'' egunkariko zuzendariak azaldutako konspirazio komunista eteteko eta errepublika indarrez kentzeko ideiak agerian utzi zuen bezala.<ref>Drona, Javier (2013), 378. or.</ref> Egunkaria 1936ko errepublikaren kontrako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren erdigunean kokatu zen Nafarroan, ''Garcilaso'' egunkari-zuzendariaren eta [[Tomás Domínguez Arévalo|Rodeznoko kondea]]<nowiki/>ren bitartez, [[Comunión Tradicionalista|karlistek]] eta [[Emilio Mola|Mola jenerala]]<nowiki/>ren konspirazio militarrak elkar hartu zutenean.<ref>Drona, Javier (2013), 380. or.</ref>
 
==Enpresa-egitura==
Egitura nahiko konplexua, bitan zatitua: DN Sozietate Anonimo Unipertsonala eta La Información SA. Batak bestea fiskalizatzen du. [[Patxi Zabaleta]]k dioenez, garestiagoa da egitura hori, baina kontrol hobea ematen omen die egunkariaren betiko jabe familiei: Arraiza, Sagues, Gonzalez Tablas, Bañon, Irujo eta Uranga. [[Miguel Izu]] irakaslearen aburuz, sistema bitxi baten bitartez, egunkariko akzioak ezin zaizkio edonori saldu eta, hartara, segurtatu egiten da horiek familien zirkulu txiki baten barruan jarraitu ahal izatea. Egun, 800dik gora bazkidek kontrolatzen dute egunkaria.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 124-126. or.</ref>
 
Aro digitala etortzearekin batera, ahaleginak egin dituzte eguneratzeko, baina hainbat adituk hainbat huts nabarmendu dituzte berritzeko saio horretan, diseinuak ere tartean. Erronka berrien aurrean eta egunkari barruko eztabaidetatik ''Navarra.com'' bitarteko digitala sortu zen.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 126-127. or.</ref>