Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
127. lerroa:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
2016an Siriak 17,185,170 biztanle zituen<ref name=cia2></ref>. Gehienak sartaldean bizi dira, hiriburuan eta kostaldean batez ere, eta baita ipar-ekialdean ere, [[Eufrates]] ibaiaren ertzetan eta haren adarretan. Biztanleen erdia baino gehiago hirietan bizi da, [[Damasko]]n eta [[Alepo]]n gehienak. Azken urteetan milioi bat siriar inguru [[Libano]]ra eta Golkoko petrolio herrialdeetara joan dira lanera, eta langile horiek milaka milioi bidaltzen dituzte urtero Siriara. Populazioaren %31,9 gaztea da, 15 urtetik beherakoa. [[Ugalkortasun-tasa]] 2,55 seme-alaba emakumeko da, eta biztanleriaren [[hazkunde tasa]] %1,56 (2016)<ref name=cia2></ref>. [[2011]]ko martxoan [[Siriako Gerra Zibila]] hasi zenetik, 9,5 milioi siriar inguru lekualdatuak izan dira. Hauetatik, 4,8 milioik Siriatik kanpo hartu behar izan dute babes<ref>[http://data.unhcr.org/syrianrefugees/regional.php Syria Regional Refugee Response], data.unhcr.org. <small>2017ko urtarrilaren 3an kontsultatua.</small></ref><ref>[http://data.unhcr.org/syrianrefugees/regional.php Demographic Data of Registered Population] Data.unhcr.org. 2014ko irailaren 30ean kontsultatua.</ref>
 
Siriako gizarte laguntzak nolabaiteko babesa ematen die zaharrei, ezinduei, lanean zaurituei eta eriei. Osasun zerbitzuak dohain dira zerbitzu pribatuak ordaintzerik ez dutenentzat, eta oro har, herrialdearen osasun egoera hobetzen ari da. Gaur egun, Siriako 15 urtetik gorako gizonezkoen %76 eta emakumezkoen %45 alfabetatuak daude. Politika ez ezik, osasuna eta irakaskuntza ere gudarostearen ardurapean daude; soldadutza nahitaezkoa da, 30 hilabetez.
136. lerroa:
=== Hizkuntzak ===
[[Arabiera]] da hizkuntza ofiziala. [[Kurduera]] ([[kurmanji]] dialektoa), [[armeniera]] eta [[azerbaijanera]] dira gutxiengo [[kurdu]], [[armeniar]] eta [[turkomano]]en mintzairak. [[Aramera]] ''[[lingua franca]]'' izan zen arabiera iritsi baino lehen; gaur egun, [[asiriar]]rek hitz egiten dute, eta zenbait eliza kristauren [[liturgia-hizkuntza]] da oraindik. Mendebaldeko aramera [[Ma'loula]]n eta ondoko bi herritan baino ez da mintzatzen, Damaskotik 56 kilometro ipar-ekialdera<ref>{{erreferentzia|izena=Ruth |abizena=Sherlock|izena2=Magdy |abizena2=Samaan |url=http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/middleeast/syria/10294711/Christians-flee-Syria-village-that-speaks-the-language-of-Jesus.html |izenburua=Christians flee Syria village that speaks the language of Jesus | argitaletxea=telegraph.co.uk |sartze-data=2017-01-03}}</ref>.
 
=== Erlijioa ===
Biztanleriaren %87 [[musulman]]ak dira, gehienak [[sunita]]k (%74); [[kristau]]ak %10 dira, eta [[druzo]]ak %3<ref>{{erreferentzia|url=https://www.state.gov/j/drl/rls/irf/2006/71432.htm |izenburua=International Religious Freedom Report 2006: Syria | argitaletxea=state.gov |sartze-data=2017-01-03}}</ref>.
 
=== Hiri handienak ===