Diario de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
32. lerroa:
==Historia==
[[Fitxategi:DiariodeNavarra egoitza.JPG|thumb|250px|Diario de Navarraren egoitza [[Cordobilla]]n.]]
1903an, 57 bazkide sortzaile izan zituen. <ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> Hasieran, balio kontserbadoreen, foruen eta euskalduntasunaren aldeko jarrera izan zuen, euskal hezkuntza ere bultzatuz, 1907an Iruñeko Dormitaleria kalean irekitako euskara ikasteko akademia txalotuz eta "gure hizkuntza zaharra" berreskuratzera deituz.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39-40. or.</ref> Horretan bat egiten zuen ere Raimundo Garcia ''Garcilaso'' Diario de Navarraren geroko zuzendariak 1907an. Pixkanaka linea editoriala aldatuz joan zen, baina horrek ez zizkion irakurleak kendu. Hurrengo hamarkadetan, Nafarroako kazeta ahaltsuena bihurtu zen. Kalitate grafikoa hobea zuen egunkari lehiakideek baino eta 1936rako 15.000 ale ateratzen zituen (eguneko), Nafarroako kazeta salduena, bakarrik ''La Verdad'' parrokiako berripaperaren atzetik.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |location=Tafalla |orrialdea=117|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= }}</ref>
 
Tradizionalismo espainiarzalearen eta ultrakatolizismoaren bilgune bihurtu zen, baita Nafarroako kazeta irakurriena ere. Egunkariak lotura estua izan zuen orduko botere zirkuluekin eta [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean (1923-1930), beste egunkari askok ez bezala, ez zuen zentsurarik pairatu.<ref>Drona, Javier (2013), 124. or.</ref> Noizbait 20ko hamarkadan Elizako hierarkiarekin desadostasunik izan arren, luze gabe konpondu ziren II. Errepublikaren garaian, eta egunkariak haren interesak defendatu zituen.<ref>Drona, Javier (2013), 116-117. or.</ref> Garai honetan, katolizismoaren kontrako konspirazio judu eta liberalaren teoriak elikatu zituen, eta iraultzaren kontrako posizio garbia hartu, baita nazioartean Alemania naziaren eta Italia faxistaren aldeko jarrerak ere.<ref>Drona, Javier (2013), 121-123. or.</ref>