«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

t (robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}})
[[Mikroskopio]] optikoan aztertuta arkeobakterioek antz handia dute bakterioekin, ezin dira bereizi. Morfologia zein itxuraren aldetik ia berdinak dira. Maila genetikoa eta biokimikoan, ordea, alde handia dago talde batetik bestera.
 
Egiturari dagokionez agian nabariena [[mintz-lipido]] desberdinak izatea da ([[kate hidrokarbonatu]]ak esatekoesaterako, ez dira [[gantz-azido]]ak). Bestalde, gai genetikoak eta oro har prozesu genetikoek [[eukarioto]]en zenbait ezaugarri izaten dituzte. Bizimoduaren aldetik arkeobakterio batzuk [[metanogenesi|metanogenoak]] dira (behien [[digestio-aparatu]]an sortzen den [[metano]]a arkeobakterioek ekoizten dute), eta asko muturreko baldintzak jasateko gai dira: asko [[anaerobio]]ak, [[termofilo]]ak edota [[halofilo]]ak dira. Ezaugarri hauengatik hasieran pentsatu zen arkeobakterioak [[prokarioto]] primitiboenak izango zirela (izan ere honetatik dator izena). Hala ere azken urteotan zientzialariak konturatu dira uste baino askoz hedatuta daudela: [[Bakterio|eubakterioek]] okupatzen dituzten leku arruntetan ere hasi dira aurkitzen. Ozeanoan esatekoesaterako, arkeobakterio asko aurkitu egin dira. Posible da beraz, datorren urteotako aurkikuntzek mundu [[prokarioto]]ari buruz dugun ikuspegia zeharo aldatzea. Izan ere ikerlari askoren ustez ezagutzen diren [[bakterio]]-motak batez ere laborategian kultiba daitezkeenak dira, baina azken estimazioen arabera bakterio horiek espezie
prokariotiko guztietatik % 1 besterik ez litzateke izango.
 
11.006

edits