Yannick Noah: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Yannick Noah 2011.jpg|thumb|right]]
'''Yannick Noah''' ([[Sedan (Ardenak)|Sedan]], [[1960]]) frantses tenis-jokalaria da. [[Marcel Bernard]]ek 1946an [[Roland Garros txapelketa|Frantziako nazioartekoak]] irabazi zituenetik, Noah izan da sari hori irabazi duen lehen frantsesa. Yannick Noahren jokoaren ezaugarri nagusia zerbitzuan oinarritutako joko ikusgarria da. Ospetsu egin zen 1983an Roland-Garrosen Frantziako Nazioartekoetako bakarkako titulua irabazi zuenean [[Mats Wilander]]ri irabazita. Frantziako taldeko kapitain izendatu zuten [[Davis Kopa|Davis kopan]]. Hala, 1991n, Frantziak lehiaketa hori irabazi zuen, Estatu Batuen kontra, lehenengo aldiz 1932. urteaz geroztik, eta berriz ere 1996an, Suediaren kontra. Emakumeen Fed Cup-eko Frantziako taldeko buru izendatu zuten gero, eta taldea txapeldun izan zen 1997an; lehenengo aldia zen Frantziako taldeak titulu hori irabazten zuena. Urte hartan bertan, kargu guztiak utzi eta laguntza-taldeetan hasi zen lanean, bereziki haurrak babesteko elkarte batean.
== Erreferentziak ==