«Andrea Camilleri»: berrikuspenen arteko aldeak

{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Andrea Calogero Camilleri''' ({{IPA|anˈdrɛːa kamilˈlɛːri}} ahoskatua; [[Porto Empedocle]], [[1925]]eko [[irailaren 6]]a), idazle, gidoilari eta zine eta [[antzerki]] zuzendari italiarra.
 
[[Fitxategi:Andrea Camilleri.jpg|thumb|left|390px|Andrea Camilleri.]]
 
Oso gaztea zelarik, [[olerkigintza|poesia]] eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez [[telebista]], antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki [[Montalbano komisarioa]]ri buruzko serieko eleberriekin.
 
[[1948]]an, [[Erroma]]ra joan zen, Arte Dramatiko Eskola Nazionalean zuzendaritza ikastaroa egitera. [[1953]]tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta [[1958]]tik [[1988]]ra [[RAI]]n egin zuen lan batez ere, [[telebista]] eta [[irrati (hedabidea)|irratirako]] gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia horrek eragin nabaria egin zion literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta [[literatura]]-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.
 
[[Fitxategi:Andrea Camilleri 2010 by Marco Tambara.jpg|thumb|right|300px|Andrea Camilleri 2010ean.]]
 
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; gainera, haren lanak ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.
* [http://www.andreacamilleri.net Camilleriren weborria, italieraz]
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1925eko||Camilleri, Andrea}}
 
[[Kategoria:Italiako idazleak]]
[[Kategoria:Italiako zinema gidoilariak]]
[[Kategoria:Siziliarrak]]
[[Kategoria:1925ekoItaliako jaiotzakeleberrigileak]]
[[Kategoria:Italiako zinema gidoilariak]]
[[Kategoria:Italiako idazleakateoak]]
168.832

edits