William Anthony Douglass: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''William Anthony Douglass''' —batzuetan abizena '''Douglas''' idazten dioten arren, bukaeran bi ''s'' ditu haren abizenak— ([[Reno]], [[Nevada]], [[1939]]ko [[abenduaren 24]]a),<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_jcalpro&Itemid=1&date=2010-08-01&extid=222&extmode=view&lang=eu ''Plazaberri'' agerkaria].</ref> [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] antropologoa da, [[Nevadako Unibertsitatea|Nevadako Unibertsitateko]] Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua. 1963az geroztik, Euskal Herrian hainbat landa lan egin ditu, batez ere [[Etxalar]]ren ([[Nafarroa]]) eta [[Aulesti]]an ([[Bizkaia]]). Amerikan eta Australian ere ikertu du euskaldunen presentzia.<ref name=AuñamendiEuskoEntziklopedia>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee45401 «William Anthony Douglass»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>
 
Giza antropologiaz arduratu da Nevadako, Madrilgo eta Chicagoko unibertsitateetan. 1963. urtetik 1970era bitartean Aulesti (Bizkaia) eta Etxalar (Nafarroa) herrietan bilketalanak egin zituen, eta Amerika mendebaldeko euskal artzainen komunitateak aztertu zituen. Nevadako Renoko Unibertsitatean Basque Studies Program zelakoa, egun Center for Basque Studies, sortu eta horren arduradun izan zen hogeita hamar urtez (1967-1997); zentro horren koordinatzaile emeritua da. Besteak beste, Euskal Herriari eta euskal diasporari buruzko ikerketa ugari egin eta argitaratu ditu.{{lur erref}}
 
1984ko urriaren 2an, [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]k honoris causa doktore izendatu zuen.<ref>Euskal Herriko Unibertsitatea: [http://www.idazkaritza-nagusia.ehu.es/p254-content/eu/contenidos/informacion/historial_actos/eu_hist/doc_hon_causa.html «Honoris Causa Doktoreen izendapena»].</ref> 1998ko apirilaren 24an, [[Euskaltzaindia]]k euskaltzain ohorezko izendatu zuen, merezimendu hauek aipatuta: Douglassek sortu zuen [[Center for Basque Studies|Basque Studies Program]] delakoa, Renon, Nevadako Unibertsitatearen barruan; eta ezin konta ahala liburu eta artikulu idatzi ditu (besteak beste, ''Death in Murelaga'' eta ''Amerikanuak'').<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/erakundea/oroitidazkia1998_eu.pdf 1998ko oroitidazkia], 119. orrialdea.</ref> 1999ko urriaren 19an, [[Eusko Jaurlaritza]]ko [[lehendakari]]ak [[Lagun Onari]] goraipamena eman zion, arrazoi hau azalduta: «nabarmen lagundu du euskal kulturaren historia ikertzen eta euskal kultura nazioartean ezagutarazten».<ref>[http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000023207&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 351/1999 Dekretua], urriaren 19koa, Lagun Onari goraipamena William A. Douglass irakasle jaunari emateko dena.</ref>
 
2005ean, bere liburutegia dohaintzan eman zion [[Nafarroako Unibertsitate Publikoa]]ri (NUP). Antropologiari buruzko [[euskara]]zko, [[gaztelania]]zko eta [[ingeles]]ezko 6.000 argitalpen jaso zituen NUPek.<ref>[http://www.argia.com/albistea/william-a-douglas-irakasleak-bere-liburutegia-eman-dio-nup-i «William A. Douglas irakasleak bere liburutegia eman dio NUP-i»], argia.com.</ref>
27 ⟶ 28 lerroa:
* [http://www.studiodogma.com/eima/joanetorria/ Joan-etorria euskarazko material didaktikoa.]
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1939ko||Douglass, William Anthony}}
[[Kategoria:Renotarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako antropologoak]]
[[Kategoria:Gizon antropologoak]]
[[Kategoria:Euskaltzain ohorezkoak]]