Jean-Claude Duvalier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Hemeretzi urte zituela, François Duvalierrek, ''Papá Doc'' deituak, bere ondorengo izendatu zuen. Hala, aita hil zenean, 1971ko apirilean, Errepublikako [[lehendakari]]tza eskuratu zuen. Aitaren politika zorrotza izan bazen, Jean-Claude Duvalierrek nolabaiteko [[liberalizazio]]a saiatu zuen, teorikoa praktikoa baino gehiago, [[Konstituzio]] berria onartu zuen eta Legegintzarako [[hauteskunde]]ak deitu zituen 1984rako, baina ez zuen oposiziorik izan, hauteskundeak baino lehen Demokrazia Kristauko buruzagi nagusi [[Sylvio Claude]] espetxeratzeko agindu baitzuen, eta alderdiari hauteskundeetan parte hartzea debekatu baitzion. Hauteskundeak irabazi ondoko agintaldian zenbait atentatu pairatu zituen; 1981ean zauritu egin zuten. 1982an hura agintetik kentzeko saioa egin zen erbesteratu talde batek, Bernard Sansaricoren gidaritzapean, baina huts egin zuen.
 
1986ko hasieran Haitiko barne-egoera gorabeheratsua larritu egin zen, eta urte hartako otsailaren 7an herrialdea uztera behartu zuten. [[Amerikako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Suitza]]k, [[Grezia]]k eta [[Espainia]]k, besteak beste, babes politikoa ukatu zioten, eta [[Frantzia]]k baizik ez zuen onartu, Haitiko egoerak okerrera egin ez zezan. Denboraldi bat hotel batean egin ondoren, [[Proventza]]ko herri batean jarri zen bizitzen, etxean atxilotuta.
 
1987ko maiatzaren 7an [[Grasse]] hiriko auzitegian epaitu zuten, Port-au-Princeko gobernuak eta Haitiko lau enpresa nazionalek hala eskatuta, Haitiko herri diruetako 120 milioi [[dolar]] bere probetxurako erabili izanagatik. [[Mougins]] hirian (Frantzian) segurtasun neurri handiz inguratuta bizi zen 2011a arte, eta 2011ean, ezustean, itzuli zen Haitira.