Klon Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
 
[[Qui Gon Jinn]] eta [[Obi Wan Kenobi]] Jedi zaldunen laguntzarekin, guztiek erreginaren untzian ihes egin zuten, [[Coruscant]] planetara bidean, Errepublikako hiriburua zena, baina planetatik irtetzean Federakuntzako flotek erasotzen dituzte, eta kaltetua irtetzen da. Horregatik, [[Tatooine]] planetan lurreratu behar dute, untzia konpontzeko. Han, Wattok zuzendutako ordezkoen negozio batera doaz, [[Anakin Skywalker]] izeneko haur bat esklabu bezala duena. Honek, euren ordezkoak lortzen laguntzen die baina lasterketa bat irabazi ondoren eta hala bere askatasuna lortuz, eurekin Coruscantera bidaiatzea erabakiz.
 
Behin Coruscanten, Qui Gon Jinn eta Obi Wan Jedi kontseilura doaz Anakinen entrenamendua proposatzeko, baina kontseiluak ez zuen onartu, ez baitzuen Anakin hautatua bezala ikusten. Bere aldetik, Palpatin senatariak Padmé konbentzitu zuen Valorum Kantziler Nagusiaren aurka bozka zezan Nabooren konkistari buruz neurririk ez hartzeagatik. Amidalak alde bozkatu zuen, hala, kargurako Palpatinen bidea erraztuz, baina ondoren, honen iritziaren aurka, Jediekin Naboora itzultzea erabaki zuen.
 
Naboon, Padmé [[gungan]]darren liderraren aurrean agertu zen, eta hauekin Merkataritza Federakuntzaren aurkako aliantza bat adostea lortu zuen. Gungandarrek, [[Jar Jar Binks]]en agintepean, Federakuntzaren droideen aurka borrokatu zuten lurrean. Aldi berean, Padmék eta bere taldeak Nute Gunray erregeordea harrapatu zuten. Bestalde, Obi-Wanek eta Qui Gon Jinnek berriz [[Darth Maul]]ekin topo egiten dute, honen aurka borrokan hasiz. Borrokan, Qui Gon Jinn Darth Maulen esku hil zen, ondoren Obi-Wan Kenobik garaitzen duena. Bere azken hitzak esanez, Qui Gon Jinnek Obi-Wani Anakin Skywalker entrenatzeko eskatzen dio. Azkenik, Naboon droideak kontrolatzen zituen Federakuntzaren untzia Anakinek suntsitzen du espaziuntzi baten laguntzarekin. Palpatine senataria Errepublikako Kantziler Nagusi berri bezaka aukeratua izan zen, bere planaren lehen fasea betez, eta Amidala erreginak gungandarrekin bakea adostu zuen.
 
=== Klonen Erasoan ===
*Artikulu nagusia:[[Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa]]
[[Fitxategi:WonderCon 2011 - Clone Troopers (5580822579).jpg|thumb|''Klon Gerretan'' borrokatu zuten Errepublikako klon soldaduz [[Cosplayer|mozorrotutako pertsonak]].]]
Amidalaren aurkako bigarren erasoaren ondoren, Jedi kontseiluak Obi-Wan Kenobi aukeratu zuen senatariaren aurkako erasoen atzean nor zegoen ikertzeko, bere ikasle zen Anakin Skywalkerrek Nabooraino babesten zuen bitartean. Kenobiren bilaketak [[Kamino]] [[planeta]]raino daroa, non klon armada bat aurkitu zuen, berrehun mila unitatez osatua eta beste milioi bat ekoizten ari zirenak. Han, [[Jango Fett]]ekin ere topo egin zuen, [[Geonosis]]era ihes egiten saiatu zena, baina Kenobik jazarri zuen. Hau Jedi Kontseiluari mezu bat bidaltzen saiatu zen, baina harrapatua izan zen. Tatooinen, [[Mace Windu]]k Anakini Padmé planetatik irten gabe babestea agindu zion, baina, hala ere, Padmék Geonosisera bidaiatzea erabaki zuen Obi-Wan salbatzeko asmoz. Alabaina, hauek ere harrapatuak izan ziren eta hirurak exekuzio publiko batera zigortuak izan ziren.