Maslow piramidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Maslow piramidea''' [[gizaki]]aren [[motibazio]]ei buruzko [[teoria]] bat da, [[Abraham Maslow]] psikologoak [[1943]] urtean plazaratutakoa. Teoria honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera sailkaturik daude: [[piramide (argipena)|piramidearen]] oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta, gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian, gizartearen onespena eta azkenik, autoerrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen gailurrean. Beharren mailakatze honek gizakien jokabidea azaltzen du hainbar arlotan. [[Enpresa|Enpresetan]] adibidez, Maslowek enpresaburuen jokabidea kritikatzen zuen, horiek langileen behar fisiologikoak asetzen bakarrik saiatzen baitziren, goi mailako beharrak kontuan hartu gabe. Horrela, enpresak aurrera egiteko langileari bere sormena eta ekimena garatzen lagundu behar zitzaiola baieztatzen zuen, langileen parte hartzea bultzatzen zuen [[antolakuntza]] baten bitartez.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://gizapedia.hirusta.io/maslow-piramidea/ Maslow piramidea], Gizapedian.
 
{{commonskat}}