Fotokopiagailu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
23. lerroa:
 
Fotokopiagailu asmatzea aurrerapen handia izan zan agertu zanez geroztik bere inpaktu gizartean oso handia izan da eta. Fotokopiagailuak dokumentu mota handi desberdinak azkar kopiatzea errazten duenez eremu mota desberdinetan inpaktu handia eduki du, hau da, enpresetan eta eskoletan. Are gehiago, gaur egun, gero eta eraginkorragoak dira fotokopiagailuak multifuntzionalak direlako. Inprimagailuak eta fotokopiagaluak talde handi bat inprenta eremuan osatzen dute. Etorkizunean, fotokopiagailuak eranginkorra izango da eta aldaketak gehiago sortuko dira. Amaitzeko, ikastoletan , bulegoetan eta leku desberdinetan fotokopiagailuak ikus ditzakegu dokumentu pilo bat fotokokopiatzea beharrezkoa delako.
 
== Funtzionamendua ==
 
Funtzionatzeko duten eragatik bi fotokopiagailu mota bereizi ditzakegu:
 
* Xerografikoak
* Elektrostatikoak
 
Xerografikoak, honela funtzionatzen dute:
 
Lehenik, kopiatu nahi den dokumentura argi izpi batez eskaneatzen da. Honek gainazal fotosentikor bateko danbor birakari batean proiektatzen du irudia. Ondoren, danborraren gainean hauts pigmentatua edo tonerra barreiatzen da, hauts hau, elektrizatutako eremuen gainean kokatzen da. Azkenik, hauts pigmentatua danborretik paperera transferitzen da eta beroa ematen zaio hautsa paperean finkatzeko.
 
Bestetik, elektrostatikoak aurkitzen dira. Hauek beste erabateko funtzionamendua dute:
 
Hasteko, kopiatu nahi den irudia zuzenean paperean proiektatzen da eta papera karga elektrikoz sentsibilizatuta geratzen da. Gero, paperak toner bainu bat jasaten du eta partikulak elektrizatutako eremuetan geratzen dira. Esan beharra dago, hauek paper berezia behar dutela, paper sentsibilizatua, eta horregatik ez direla hain ezagunak.
 
== Atalak ==