Akrisio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Akrisio''' [[Argos]]ko errege mitikoa izan zen. [[Abas]] eta [[Aglea]]ren (edo [[Ocalea]], autorearen arabera) semea izan zen, [[Linzeo]]ren iloba eta [[Danao]]ren birriloba. Bere anaia bikia [[Preto]] zen, eta esaten zen biek euren amaren [[umetoki]]an ere borrokan ibiltzen zirela. Abas hil tzenean eta Akrisio hazi zenean Preto herentziatik kanporatu zuen; baina honek bere aitaginarreba [[Iobato]]ren laguntzarekin itzuli eta erresuma bitan zatitzera derrigortu zuen: bere anaia [[Tirinto]]rekin geratu zen eta berak Argos mantendu zuen.
[[Greziar mitologia]]n, '''Akrisio''' [[Argos]]ko erregea izan zen, [[Proteo]]ren anaia eta [[Danae]]ren aita. Bere iloba zen [[Pertseo|Perseok]] hil zuen.
 
Semerik izateko ezintasuna zela eta, Akrisiok [[Delfoseko orakulua]] kontsultatu zuen eta honek esan zion bere arreba [[Danae]]ren semeak hilko zuela. Danaek ez zuen umerik oraindik, eta hala izan zedin, brontzezko gela batean sartu zuen preso, bakarrik zerurantz irekia zena, bere jauregiko zelaian. [[Zeus]]ek, orduan, haurdun utzi zuen (beste bertsio batzuetan Preto izan zen). Danaeren umea [[Pertseo]] zen. Jaiotzerakoan Akrisiok umea eta Danae kutxa batean sartu eta itsasora bota zuen. Zeusek [[Poseidon]]i eskatu zion itsasoak lasaitzeko; Danae eta Pertseok bizirautea lortu zuten eta [[Serifo]]ko uhartera iritsi ziren. [[Diktis]] izeneko arrantzale batek, [[Polidektes]] erregearen anaia, aurkitu eta zaindu zituen.
{{zirriborro}}
 
Pertseo hasi zenean heroi bilakatu zen, [[Medusa]] hil zuen eta [[Andromeda]] salbatu. Pertseo eta Danae Argosera itzuli ziren Andromedarekin, baina Akrisio [[Larissa]]n zegoen. Larissara iritsi zenean, Pertseok joko batzuetan parte hartu zuen eta disko batekin Akrisioren burua moztu zuen, nahi gabe, profezia betez.
 
[[Kategoria:Greziar mitologia]]