Antonio Mercero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
[[1958]]an [[Zuzenbide]]a bukatu zuen [[Valladolideko Unibertsitatea]]n eta [[1962]]an [[Madril]]go Zinema Eskolan [[zinema zuzendari]] bihurtu zen. Semea [[Antonio Santos Mercero]] gidoigilea du.
 
Zinemako Eskola Ofizialean zenbait film labur egin zituen, hala nola ''Lección de arte'' (1962, ''Arte irakaspena''), [[Donostiako Zinemaldia|Donostiako Zinemaldiko]] [[Urrezko Maskorra]] irabazi zuena. Urtebete geroago egin zuen bere lehenengo film luzea: ''Se necesita chico'' (1963, ''Mutila behar da''), baina ez zuen arrakasta handirik izan eta film laburrak egiten jarraitu zuen. 1970ean telebistarako lanean hasi zen. Handik gutxira ''[[La cabina]]'' (1972, ''Telefono kabina'') egin zuen, Espainiako eta nazioarteko hamar sari jasotakoa, Estatu Batuetako Emmy saria, besteak beste. Telebistarako lanen artean, arrakasta handi-handiko hiru aipa daitezke: ''Crónicas de un pueblo (Herri bateko kronikak)'', ''[[Verano Azulazul]]''(1981, ''Uda urdina'') eta ''[[Farmacia de Guardiaguardia]]'' (Goardiako farmazia)''. Beste lan aipagarri batzuk: ''La guerra de papá'' (1977, ''Aitaren gerra''), ''Toby'' (1978), ''Espérame en el cielo'' (1987, ''Itxaron nazazu zeruan''), ''Don Juan, mi querido fantasma'' (1989, ''Don'' ''Juan, nire mamu maitea'') eta'' La hora de los valientes'' (1998) dira. Film honek [[Moskuko Nazioarteko Zinemaldia]]ren XXI. edizioan epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen. [[2000]]. urtean utzi zion Espainiako Telebista Elkartearen presidente izateari. Zuzendari izateaz gain, 18 gidoi baino gehiago egin ditu.
 
[[2010]]eko [[otsailaren 14]]an Ohorezko [[Goya Sariak|Goya Saria]]. Antonio Mercerok ezin izan zuen ekitaldira joan [[alzheimer]] gaitza duelako, hortaz, saria etxean jaso zuen.