David Jaime Dean: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
1934an, Tafallan zela, bat egin zuen [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]] alderdi sortu berriarekin. Gogotik aritu zen Hego Euskal Herriko estatutuaren alde 1931tik hasita, baita euskal udalen bilkuren sustatzaile lanetan ere, adibidez, "[[Ardoaren Gerra]]" delakoan (1934).
 
[[1936]]<nowiki/>ko errepublikaren kontrako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendu militarrean]], Tafallan zen, eta matxinatuak berehala joan ziren haren bila. Ezkutatzea lortu zuen, oso baldintza gogorretan, hala ere. Pixkanaka Nafarroa iparraldera mugitzen joan zen, baserriz baserri ezkutatuz<ref>Tafallako alkate [[Julio Iribarren]] alderdikidea, ehun bat metrora izan zuen ezkutatuta Alkotzen, jakin gabe.</ref> 20 hilabete korapilatsu ihesi eman ondoren, [[Ultzamaldea|Ultzama]]<nowiki/>tik Nafarroa Beherera heldu zen [[1938]]<nowiki/>an, estatu-muga pasata, baita [[Kanbo]]<nowiki/>n aterpe hartu ere.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Nuestro pueblo despertará|urtea=2016|abizena=JoseEsparza MariZabalegi|izena=EsparzaJose ZabalegiMari|orrialdeak=148-149|orrialdea=|argitaletxea=Txalaparta|ISBN=978.84-16350-44-5}}</ref>
 
Bertan, [[Mateo Muxika|Mateo Mujika]] apezpiku iheslaria izan zuen aterpekide, eta euskal erbesteratuekin harremanetan hasi zen.<ref>Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 157. or.</ref> [[Manuel Irujo]] ere ezagutu zuen. Kanbon eman zuen bizitza erbesteko Nafarroako Kontseilua antolatzen. Irratsaiotan hitz egin zuen Nafarroarentzat, baita euskaraz egin ere askotan. Ahoz ez ezik, idatziz euskara txukunean zuzentzen zitzaien beste eragile politiko erbesteratuei.