Lozagia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Testua guztiz aldatu dugu, erreferentziaz erdarazko enbragearen horria harturik
No edit summary
1. lerroa:
Elementu-mekaniko batean, energia mekanikoren transmisioa kontrolatzeaz arduratzen den mekanismoa da enbragea. Automobil batean, adibidez, enbrageak motorretik gurpiletaraino transmititzen den momentua kontrolatzea ahalbidetzen dio gidariari.
 
== '''Funtzionamendua:''' ==
Enbragea pieza multzo batez osatuta dago, eta motorra eta transmisio-elementuen artean kokatzen da. Enbrageak funtzio ezberdinak garatzen ditu:
* Akoplamendu-posizioan (enbragatuta), enbrageak motorrak sortutako momentua transmititzen du. Automobil batean, enbragea akoplatua dagoenean, motorra eta transmisioa konektatuta daude.
23. lerroa:
Enbragearen beste zeregin bat, atal ezberdinen arteko talka mekanikoak txikiagotzea izan daiteke. Adibidez; motorra eta transmisioa konektatzean (geldirik dagoen pieza bat, mugimenduan dagoen beste batekin konektatzean gertatzen den potentzia-transmisioan), motorra gelditzea edo pieza mekanikoak puskatzea galarazten du.
 
== '''Sailkapena:''' ==
Enbrage mota ezberdinak daude. Hona hemen bi sailkapen:
* Disko-kopuruaren arabera:
37. lerroa:
** Zentrifugoa.
 
=== '''Eraikuntza elementuak eta funtzionamendua:''' ===
[[Archivo:Embrague2.png|link=https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Embrague2.png|eskuinera|thumb|450x450px|''''''Esquemática de funcionamiento de un embrague a diafragma. A: posición de acoplamiento o "embragado", B: posición de desacople o "desembragado".'''''']]
Osagai hauek osatzen dute enbragearen mekanismoa:
61. lerroa:
# Eraztunak.
 
=== '''Enbrage diskoanitza:''' ===
Enbrage diskoanitzek funtzionamendu-oinarri bera daukate, baina disko bakarraren ordez disko multzo bat erabiliz. Disko batzuk kanpo hortzdunak dira, eta birabarkiarekin engranatzen dute danbor baten bitartez. Beste disko batzuk (kanpo hortzdunekin tartekaturik), ordea, barne hortzdunak dira, eta abatz baten bitartez aldatzen dute martxa. Disko multzo hau pausagunean dagoenean, malguki helikoidal batzuen presiopean dago, honela danborrak eta abatzak batera biraraziz. Enbrage diskoanitzen erabilpena motozikletetara mugatzen da. Azken finean, motozikletetan martxa aldatzeko trasmititzen den momentua birabarkiak ematen duena baino askoz handiagoa da, biraketa-abiaduraren desbiderketa gertatzen delako (hau automobiletan gertatzen ez delarik). Beraz, akoplamendu-fasea askoz pogresiboagoa izan behar da. Prozesu hau hobetzeko diskoen arteko olioztapen-bainu bat erabiltzen da. Olio honek marruskadurak sorturiko berotasuna xurgatzen du, eta disko ezberdinen artean banatzen du. Soilik lehiaketa-makinek erabiltzen dute enbrage lehorra, hau askoz zakarragoa izanik.
 
== '''Ezaugarri teknikoak:''' ==
Enbrage batek transmititu dezakeen momentua marruskadura-diskoaren, kontaktu-azaleraren, diskoaren diametroaren eta malgukien indarraren funtzioan dago.